Alexander uhartedia
Alexander artxipelagoa edo Alexander uhartedia[1] (ingelesez: Alexander Archipelago) Alaskako hego-ekialdeko kostaldean dagoen uhartedia da. Uhartediak 1.100 uharte inguru ditu.
Alexander uhartedia | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | Uhartedi |
Azalera | 35.000 km² |
Eponimoa | Alexandro II.a Errusiakoa |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 56°42′N 134°06′W |
Estatu burujabe | ![]() |
Estatua | ![]() |
Ur-gorputza | Ozeano Barea |
Alexander uhartediaren uharte nagusiak hauek dira:
- Chichagof uhartea,
- Almirantegoaren uhartea,
- Baranof uhartea,
- Wrangell uhartea,
- Revillagigedo uhartea,
- Kupreanof uhartea,
- Dall uhartea eta
- Gales Printzearen uhartea.
Artxipelagoan amerindiar tribu batzuk daude:
- Bertoko Tlingitak eta Kaigani Haidak.
- Annette uhartean dauden Tsimshianak, Britainiar Kolunbiatik XIX. mendeko bukaeran etorritako "etorkinak" dira.
Uhartediko hiri nagusiak Revillagigedo uharteko Ketchikan eta Baranof uharteko Sitka dira. Hala ere, eskualdeko hiri nagusia, Juneau, kontinentean dago.
1741ean, errusiarrek uhartedia bisitatu zuten. Gero, britainiarrek, espainiarrek eta estatu batuarrek gauza bera egin zuten. Izena, Alexander Baranov, errusiar-amerikar konpainiaren burutik datorkie. 1867an, Errusiak Estatu Batuei Alaska saldu zionean, eskualdea estatu batuar eskuetan geratu zen.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.