Alexander Wurz
Alexander Wurz (Waidhofen an der Thaya, Austria Beherea, 1974ko otsailaren 15a) Austriako 1 Formulako pilotua da, eta gaur egun Williams taldean da.
Alexander Wurz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Waidhofen an der Thaya (en) , 1974ko otsailaren 15a (50 urte) |
Herrialdea | Austria |
Familia | |
Aita | Franz Wurz |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | 1 Formulako gidaria, txirrindularia eta automobil-pilotua |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
alexwurz.com eta wurz.com | |
2006aren hasieran, proba-pilotu ofizial eta taldeko hirugarren pilotu izateko kontratua sinatu zuen Williamsekin. Hirugarren autoa pilotatu zuen 2006ko Sari Nagusi guztietan, eta urte hartako abuztuaren 3an jakinarazi zen Wurzek Mark Webber ordezkatuko zuela Williamsen 2007ko denboraldirako pilotu titular gisa, Nico Rosbergen laguntzaile gisa.
Monakoko Sari Nagusian, 2007ko maiatzaren 27an, Wurzek bere lehen puntuak lortu zituen Williams F1 taldearentzat, 7. postuan sailkatuz 11. sailkatu ostean. 2007ko ekainaren 10ean, Kanadako Sari Nagusian, bere ibilbidean hirugarren aldiz hirugarren postuan amaitzea lortu zuen lasterketa oso gorabeheratsu baten zailtasun guztiak saihestu ostean. Egia esan, atzeko hegala kaltetu zuen lehen itzulietan, baina aurrera atera eta podiumean amaitu zuen. Europako Sari Nagusian errendimendu hau errepikatzear zegoen, baina ez zuen Webber gainditu azken chicanean.