Alexandro III.a Eskoziakoa

Alexandro III.a Eskoziakoa, (Eskoziako gaeleraz: Alasdair mac Alasdair) (Roxburgheko gaztelua, Eskozia, 1241eko irailaren 4a - Kinghorn Ness, Fife, 1286ko martxoaren 19a) Eskoziako Erresumako erregea izan zen, garai hartan Alba erresuma izenaz ezagutzen zena. Dunkeld etxeko azken monarka izan zen.

Alexandro III.a Eskoziakoa

Eskoziako erregea

1249ko uztailaren 6a - 1286ko martxoaren 19a
Alexandro II.a Eskoziakoa - Margarita Eskoziakoa
Bizitza
JaiotzaRoxburgh, 1241eko irailaren 11 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Eskoziako Erresuma
HeriotzaFife, 1286ko martxoaren 26a (egutegi gregorianoa) (44 urte)
Hobiratze lekuaDunfermlineko abadia
Heriotza moduaistripuzko heriotza: zaldi gainetiko erortzea
Familia
AitaAlexandro II.a Eskoziakoa
AmaMarie de Coucy
Ezkontidea(k)Margaret of England (en) Itzuli  (1251ko abenduaren 26a (egutegi gregorianoa) -  1275)
Yolande of Dreux (en) Itzuli  (1285eko azaroaren 1a (egutegi gregorianoa) -  1286)
Seme-alabak
LeinuaDunkeld etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakingeles ertaina
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEskoziako Independentzia Gerrak

Find a Grave: 8414610 Edit the value on Wikidata

Biografia

Alexandro II.aren seme bakarra zen eta zortzi urte baino ez zituela aita hil zenean Eskoziako erregetza hartu zuen. Adin txikikoa zen bitartean Eskoziako kontrolatu nahi zuten bi alderdien artean aritu behar izan zuen, bata Walter Comyn Menteitheko Earla buru zuena eta bestea Alan Durward Scotiako Justiciarrak gidatzen zuena. 1251ean Margarita Ingalaterrakoarekin ezkondu zenean Henrike III.a Ingalaterrakoak joputza eskatu zion baina Alexandrok ez zuen onartu.

1262an adin nagusiko bihurtu zenean (21 urte) Alexandrok bere aitaren asmoa berretsi nahi izan zuen eta Haakon IV.a Norvegiakoari Kanpoko Hebridak eskatu zizkion, baina honek onartu ez eta gainera itsas flota handia bidali zuen inguruak inbaditzera. Arran uhartea bera ere eskuratu zuen. Orduan agintari biak hizketan hasi ziren itun baten bila. Alexandrok hizketaldiak asko luzatu zituen eta udazkeneko ekaitzek Haakonen itsasontzi ugari suntsitu zituzten. 1263ko Largseko borrokan ondorioz norvegiarrak galtzaile atera ziren. Etxerako itzuleran Haakon Orkadetan hil zen eta 1266ko Pertheko itunean Alexandrok uharteak eskuratu zituen, Kanpoko Hebridak eta Man ere bai.

1284an Alexandrok Donald leinuari eman zion Uharteetako Lordaren titulua eta hauek hurrengo bi mendeetan bertako errege gisa jardun zuten, sarritan Eskoziako monarkei aurre eginez ere.

Alexandrok hiru seme-alaba izan zituen, Margarita, Alexandro eta Dabid, baina hirurak ere bera baino lehenago hil ziren. 1285erako alargunduta zegoen eta Dreuxeko Yolandarekin ezkondu zen seme berria izateko asmotan. 44 urte zituen oraindik, baina hurrengo urtean zalditik erori eta hil egin zen. Alaba zaharrena zen Margarita Erik II.a Norvegiakoarekin ezkondua zen eta Margarita izeneko alaba izan zuten eta hau bihurtu zen Eskoziako erregina berria.


Aurrekoa
Alexandro II.a Eskoziakoa
Eskoziako Erresumako erregea
12491286
Ondorengoa
Margarita Eskoziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandro III.a Eskoziakoa Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.