Alexander Haig
Alexander Meigs Haig (Filadelfia, Ameriketako Estatu Batuak, 1924ko abenduaren 2a - Baltimore, Ameriketako Estatu Batuak, 2010eko otsailaren 20a) Ameriketako Estatu Batuetako Armadako jenerala izan zen. Etxe Zuriko idazkari nagusia izan zen Richard M. Nixon lehendakariaren agintaldian, NATOko buruzagi nagusia 1974tik 1979ra, eta Ameriketako Estatu Batuetako estatu-idazkaria 1981ean.
Alexander Haig | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
1981eko urtarrilaren 22a - 1982ko uztailaren 5a ← David D. Newsom (en) ![]() ![]()
1974ko abenduaren 15a - 1979ko uztailaren 1a
1973ko maiatzaren 4a - 1974ko irailaren 21a ← Harry Robbins Haldeman (en) ![]()
1973ko urtarrila - 1973ko maiatza
1970 - 1973 ← Richard V. Allen (en) ![]() | |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Filadelfia, 1924ko abenduaren 2a | ||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||
Bizilekua | Filadelfia | ||||||||||
Heriotza | Baltimore, 2010eko otsailaren 20a (85 urte) | ||||||||||
Hobiratze lekua | Arlingtongo Hilerri Nazionala | ||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: gaixotasun infekziosoa | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Estatu Batuetako Akademia Militarra Columbia Business School (en) ![]() Naval War College (en) ![]() Lower Merion High School (en) ![]() United States Army War College (en) ![]() Columbia Unibertsitatea Notre Dameko Unibertsitatea Walsh School of Foreign Service (en) ![]() St. Joseph's Preparatory School (en) ![]() | ||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | diplomazialaria, politikaria, army officer (en) ![]() | ||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Armada | ||||||||||
Gradua | jeneral (AEB) | ||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Koreako Gerra Vietnamgo Gerra | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||||||
Alderdi politikoa | ![]() | ||||||||||
![]() ![]() ![]() ![]() | |||||||||||
![]() |
Bizitza
West Point akademia militarrean egin zituen ikasketak, eta soldadu izan zen Japonian, Korean eta beste zenbait herrialdetan. 1962tik 1965era, zenbait kargu izan zituen Defentsa Sailean. 1966-1967 bitartean, Vietnamen izan zen. 1969an, Henry Kissingerren aholkulari militar izendatu zuten, eta nazioaren segurtasunerako arazoetan lagundu zion lehendakariari. 1972an, jeneral izendatu zuten, eta, hurrengo urtean, Etxe Zuriko idazkari nagusi, Richard M. Nixon lehendakari zela. 1974tik 1979ra, NATOko buruzagi nagusi izan zen Europan. 1981ean, Estatu Batuetako lehendakari Ronald Reaganek estatu-idazkari izendatu zuen, baina dimisioa eman zuen hurrengo urtean. Estatu Batuetako estatu-idazkaritza bere gain izan duen bigarren buruzagi militarra izan da, George C. Marshallen ondotik.
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexander Haig ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.