Alexander Graham (igerilaria)
Alexander "Alex" Graham (Auchenflower (Australia) 1995eko apirilaren 28a) igeriketan aritzen den kirolari australiarra da.
Alexander Graham (igerilaria) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Auchenflower (en) , 1995eko apirilaren 28a (28 urte) |
Herrialdea | Australia |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 195 zentimetro |
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), bi domina eskuratu zituen:
4x100 m estilo librean, brontzezkoa eskuratu zuen Australiako taldea ordezkatzen, 3.10,22ko denborarekin, AEBko taldearen (urrezkoa, 3.08,97ko denborarekin) eta Italiakoaren (zilarrezkoa, 3.10,11koarekin) atzetik sailkatuz. Hauek osatu zuten Australiako taldea: Matthew Temple, Zac Incerti, Cameron McEvoy, Kyle Chalmers eta Alexander Graham-ek.
4x200 m estilo librean, berriro, brontzezkoa eskuratu zuen Australiako taldea ordezkatzen, 7.01,84ko denborarekin, Erresuma Batuko taldearen (urrezkoa, 6.58,58ko denborarekin) eta ROC taldearen (zilarrezkoa, 7.01,81koarekin) atzetik sailkatuz. Hauek osatu zuten Australiako taldea: Thomas Neill, Zac Incerti, Mack Horton, Kyle Chalmers, Elijah Winnington eta Alexander Graham-ek.
[1][2]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia |
4x100 m estilo libreko erreleboa, gizonezkoa[3] | |
2020 | Tokio Japonia |
4x200 m estilo libreko erreleboa, gizonezkoa[4] |
Erreferentziak
- «Alexander Graham» olympedia.org 2021-10-26an begiratua. (Ingelesez)
- "Alexander Graham" Olympics.com 2021-10-26an begiratua
- Igeriketa, 4x100 m estilo libreko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- Igeriketa, 4x200 m estilo libreko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)