Aleksandr Dugin
Aleksandr Gelievitx Dugin (errusieraz: Александр Гельевич Дугин; Mosku, 1962ko urtarrilaren 7a) filosofo, analista eta estratega politiko errusiarra da, eta bere ideia politikoak faxistatzat jo izan dira. Hala ere, bera beste muturrean kokatuko litzateke, komunista gisa, alderdi neoboltxebike baten sortzaile gisa.[1] Gaur egun, eurasianismoaren lider eta defendatzaile nabarmenena da. 2022aren abuztuaren 20an haren alaba, Daria Dugina, atentatu batean hil zuten; aita gertu zegoen eta zalantzak izan ziren erasoaren helburua zein zen argitzeko.
Aleksandr Dugin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1962ko urtarrilaren 7a (62 urte) |
Herrialdea | Errusia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna 1991) |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Evgenia Debryanskaya (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Novocherkassk State Academy of Melioration (en) : filosofia Moscow Aviation Institute (en) (1978 - 1979) |
Hezkuntza-maila | Doktor Nauk in Sociology (en) Doktor Nauk in Political Science (en) PhD in Philosophical Sciences (en) |
Tesi zuzendaria | Viktor Vereshchagin (en) |
Hizkuntzak | errusiera ingelesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | propagandista, filosofoa, geopolitikaria, politologoa, katedraduna, soziologoa, idazlea, politikaria, egile abeslaria, abeslaria, kantugilea eta iritzi-kazetaria |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Teherango Unibertsitatea L. N. Gumilyov Eurasian National University (en) Southern Federal University (en) Fudan Unibertsitatea Gennady Seleznyov (en) (1990(e)ko hamarkada - International Independent University of Environmental and Political Sciences (en) (2000 - 2001) Moskuko Estatu Unibertsitatea (2010 - 2014) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Martin Heidegger, Halford Mackinder (en) , Vladimir Lenin, Friedrich Nietzsche, Iosif Stalin, Max Weber, Oswald Spengler, Aleister Crowley, René Guénon (en) , Julius Evola, Carl Schmitt eta Georg Wilhelm Friedrich Hegel |
Kidetza | Izborsk Club (en) |
Izengoitia(k) | Hans Zivers eta Ганс Зиверс |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Edinoverie (en) |
Alderdi politikoa | Alderdi Nazional Boltxebikea Eurasia Party (en) Eurasian Movement (en) |
dugin.tv | |
Batzuen ustez Kremlinekin eta Errusiako armadarekin lotura estua du, baina hori ere zalantzan jarri da eta eragin mugatua duen figura marjinal gisa deskribatu da ere bai.[2] Gennadi Selezniov Estatuko Dumako presidentearen eta baita Sergei Naryxkin, Errusia Batua alderdiaren buru nabarmenaren aholkularia izan zen.[3] Dugin Boltxebike Alderdi Nazionalaren, Fronte Nazional Boltxebikearen eta Eurasia Alderdiaren antolatzaile nagusia izan zen. Hogeita hamar liburu baino gehiago idatzi ditu, horien artean Geopolitikaren oinarriak (1997) eta Laugarren teoria politikoa (2009).
Erreferentziak
- Shekhovtsov, Anton (2008). «The Palingenetic Thrust of Russian Neo-Eurasianism: Ideas of Rebirth in Aleksandr Dugin's Worldview». Totalitarian Movements and Political Religions 9 (4): 491-506. S2CID 144301027. doi:10.1080/14690760802436142.
- Dawid Madejski (2009). «Mongolian Prince's kiss. Aleksander Dugin's Eurasian Imperium of Russia». Geopolityka 1 (2): 87-100.
- Shaun Walker (2014ko martxoaren 23a). «Ukraine and Crimea: what is Putin thinking?». The Guardian.