Alexander Dubček
Alexander Dubček (Uhrovec, Txekoslovakia, 1921eko azaroaren 27a – Praga, 1992ko azaroaren 7a) eslovakiar politikaria izan zen. 1968–1969 bitartean, Txekoslovakiako buruzagia izan zen, Pragako Udaberrian erregimen komunista eraberritzen saiatu zena. Belusezko Iraultzaren ondoren, 1989tik 1992ra, Txekoslovakiako Parlamentuko presidentea izan zen. Europar Parlamentuak Sakharov saria eman zion 1989an[1].
Alexander Dubček | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1989ko abenduaren 28a - 1992ko ekainaren 25a ← Peter Colotka (en) - Michal Kováč →
1968ko urtarrilaren 5a - 1969ko apirilaren 17a ← Antonín Novotný - Gustav Husák →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Uhrovec, 1921eko azaroaren 27a | ||||||
Herrialdea | Txekoslovakia | ||||||
Heriotza | Praga, 1992ko azaroaren 7a (70 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Slávičie údolie cemetery (en) | ||||||
Heriotza modua | istripuzko heriotza: auto istripua | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Anna Dubček (en) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Higher Party School at the Central Committee of the CPSU (en) Bratislavako Comenius Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | eslovakiera esperantoa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta diplomazialaria | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Interhelpo (en) | ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Communist Party of Slovakia (en) Txekoslovakiako Alderdi Komunista Indarkeriaren Aurkako Publikoa Social Democratic Party of Slovakia (en) | ||||||
| |||||||
Bizitza
1963. urtean Eslovakiako Alderdi Komunistako idazkari nagusi izendatu zuten eta 1968ko urtarrilaren 5ean Txekoslovakia osoko Alderdi Komunistako lehen idazkaria. Sozialismoa askatasunean aldarrikatuz, berrikuntza sakonak abiarazi zituen eta alderdi barneko egiturak berritu zituen. Apirilean Txekoslovakiako Alderdi Komunistak Ekintza Egitasmoa delakoa abiatu zuen:
Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Ekintza Egitasmoa (1968) | |
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009 |
« | Jabetza kolektibo horretan oinarriturik, sistema pluralista bat sortu, non alderdi politikoak herritarren era ezberdinetako interesen ordezkariak izango diren. Alderdi Komunistak jarraituko du zuzendaritzan, baina lehiakortasun demokratiko baten barruan. | » |
—[2]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri |
Pragako Udaberrian herriaren babesa izan zuen arren, amore eman behar izan zuen urte bereko abuztuan, Txekoslovakian sartu ziren tanke sobietarren aurrean. Gustav Husak izan zuen ondorengo 1969ko apirilean eta autokritika egiteari uko egin ondoren (1969ko ekaina), kargu politiko guztiak kendu zizkioten eta alderdi komunistatik egotzi zuten. 1989ko azaroan, erregimen komunistaren aurkako manifestazioetan agertu zen berriro jendaurrera. Urte bereko abenduan parlamentuko presidente hautatu zuten.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-12-02 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Alexander Dubcek. europarl.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2016-12-02).
- Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..
Kanpo estekak
Artikulu hau Eslovakiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |