Alexander Cumming
Alexander Cumming, askotan Cumming izenez ere ezaguna (Edinburgon, 1733an-Pentonville (Londres), 1814ko martxoaren 8a),[1] erlojugile, organogile eta asmatzaile eskoziarra izan zen. Komunaren diseinu bat patentatu zuen lehen asmatzailea izan zen.[2]
Alexander Cumming | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Edinburgo, 1733 |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Londres eta Pentonville (en) , 1814ko martxoaren 8a (80/81 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | asmatzailea, musical instrument maker (en) , ingeniaria, matematikaria eta erlojugilea |
Lantokia(k) | Edinburgo eta Londres |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Edinburgoko Errege-elkartea |
Biografia
Cumming matematikari, mekanikari eta erlojugile bat izan zen. Ordulariei eta haien mekanismoei buruzkoak, gurdi-gurpilek hainbat formatako hagunekin bideetan duten eraginari buruzkoak eta grabitatearen eraginari buruzko liburuak idatzi zituen. 1779an epaile bihurtu zen eta 1783an Edinburgoko Royal Societyko kide egin zen.[1]
Komunaren asmakizuna
Gaur egun ere erabiltzen den S itxurako hodien diseinuak U eta J. formako beste aldaketa batzuekin partekatzen du erabilera. S formako kurba Alexander Cumming-ek asmatu zuen 1775ean, zisternetako usain desatseginak isolatzeko eta, horrela, etxebizitzetan ez geratzeko. Bere komunak egiten zituen instalazio batzuk sortu zituen Bond Streeten, Londresen.
Liburuak
- Elements of Clock and Watch Work Adapted to Practice (1766).