Alex Txikon
Alex Txikon (Lemoa, 1981eko abenduaren 12a) bizkaitar alpinista, aizkolaria, harri jasotzailea eta kirolaria da.[1]
Alex Txikon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lemoa, 1981eko abenduaren 12a (42 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | arroka-eskalatzailea, mendigoizalea, himalaista, harri-jasotzailea, aizkolaria eta motivational speaker (en) |
alextxikon.com |
Bizitza
13 neba-arrebatan[2] gazteena da. 3 urterekin, anaia Javirekin batera, Gorbeiara igo zen lehenbizikoz, eta horrek mendizaletasuna piztu zion. Ganzabal Mendi Taldearekin batera Pirinioetara, Europako mendietara eta Alpeetara joan zen. 17 urterekin Pamir mendilerrora bidaiatu zuen, eta 21 urte besterik ez zuela bere lehenbiziko zortzimilakoa igo zuen, hain zuzen ere, Karakorum mendilerroko Broad Peak (8.051 m) mendia. Ordutik aurrera 30 espedizio ingurutan parte hartu du, bai eta 14 zortzimilakoetatik 10 igo ere.
Ibilbidea
- 1985: Anaia Javik txikitatik piztu zion mendigoizaletasuna. 3 urte zituela, Gorbeia tontorrera igo zen.
- 1992: Ganzabal mendi taldeko kideen eskutik, mendigoizaletasuna garatu zuen Alexek. Haiekin aritu zen, aurrenekoz, Pirinioetan eta Europako mendietan.
- 1998: Lehenengo bidaia Alpeetara, bide zailagoak eta 4.000 metrotik gorako mendiak eskalatzera. Aurrerantzean, goi mailako mengoizaletasunera bideratuko ditu pausoak.
- 2002: Komunismo (7.495 m) eta Korzeneskaya (7.134 m).
- 2003: Broad Peak (8.047 m).
- 2004: Makalu (8.463 m), K2 (8.611 m, Cessen bidea, 7.400 m arte) eta Cho Oyu (8.201 m).
- 2005: Al filo de lo imposible espainiar telebista saioko taldera batu zen urte honetan, aurrerantzean alpinista eta altuerako kameralari gisa parte hartzeko. Makalu (8.643 m, Mendebaleko Pilarea. 7.650 m arte) eta Lenin (7.134 m).
- 2006: Espedizioa Antartikara: Scott (880 m), Shackelton (1.465 m, bide berria) eta Wandell aurrez inork eskalatu gabeko mendia (2.397 m). Udazkena: Shishapangma (8.031 m, hego-mendebaldeko britainiar bidea. Estilo alpinoan 7.800 m arte).
- 2007: Shishapangma (8.031 m, hego-mendebaldeko britainiar bidea).
- 2008: Alex Txikon Edurne Pasaban tolosarraren 14×8.000 proiektura batu zen. Dhaulagiri (8.167 m) eta Manaslu (8.163 m).
- 2009: Kanchenjunga (8.586 m, 8.450m arte) eta Shishapangma (8.027 m).
- 2010: Annapurna (8.091 m) eta Shishapangma (8.031 m, ipar-mendebaldeko bidea). Edurne Pasabanek helburua erdietsita, Alex Txikonek beste ziklo bati ekin zion, oraingoan bakarka, alpinismo molde berrien bila.
- 2011: neguan, Gasherbrum I (8.080 m, neguko lehen saiakera. 7.000 m arte). Espedizio hartatik ateratako dokumentalak, Next time Insallah, film onenaren saria jaso zuen urte hartan Sestriereko Zinemaldian. Uda: Gasherbrum I (8.080 m) eta Gasherbrum II (8.080 m), bi mendiak 6 egunean igo zituen. Espedizio hartatik ateratako dokumentalak, ‘Aizkora hotsak goi mendietan’, euskarazko film onenaren saria jaso zuen urte hartan MendiFilm Festival zinemaldian. K2 (8.611m, Abruzzos bidea, 7.900 m arte).
- 2012ko negua: Gasherbrum I (8.080 m, bide berria 7.400 m arte). Alexen hiru espedizio kide 7.700 metrora desagertu ziren. Uda: espedizioa Groenlandiara. Ulamertosuaq (1.880 m). Espedizio horretatik ateratako dokumentalak, Next stop Greenland, sari ugari jaso zuen: BCN Sports 2013. Abenturazko kirol film onena, International Air Film Festival 2013. Film onena, Moscow International Vertical Festival 2013. Abentura film onena, Sestriere Film Festival 2013. Film onena, Terre Alte... Emozioni dal Mondo 2013. Film onena, Sport Movies & Tv 2013 – 31st Milano International FICTS. Ohorezko aipamena, eta Lizarra Xtreme 2013 ikus-entzuleen saria.
- 2013: neguan, Laila Peak (6.200m, Aurreneko saiakera neguan eta gailurra). Udaberria: Nuptse (7.861 m, Tontorreko ertzeko baldintza kaskarrak tarteko, gailurretik 20m-ra gelditu zen), Lhotse (8.516 m). Uda: K2 (8.611 m, Abruzzi bidea. 7.100m arte).
- 2014: udaberrian, Kangchenjunga (8.586 m, iparraldeko britainiar bidea. 8.500m arte). Uda: Nameless Tower (6.251 m, ‘Ethernal Flame’ bidea: 7b+, A2, M5 1100 m. 36 orduan).
- 2015: neguan, Nanga Parbat (8.125 m, Kinshoffer bidea 7.850 m arte).[3] Uda: Thalay Sagar (6.904 m, bide berria ipar-mendebaldeko pilarean, tontorra lortu gabe: Askatasun Taupadak 700m+ 520m M5/6, A3, WI4+).[4]
- 2016: neguan, Nanga Parbat (8.125 m, mendi horren inoizko lehen negu igoera).[5]
- 2017: neguan, Everest mendia igotzeko saiakera, 82 eguneko espedizioan.[6]
- 2023: neguan, 2021ean eta 2022an saiatu ondoren, 6 sherpekin batera Manaslu igotzea lortu zuen, 20 urteetan bete gabeko igoera. [7]
Erreferentziak
- «Alex Txikon – bihurri.com» www.bihurri.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).
- Alex Txikon; Nola bizi duzu euskara? (Euskaraldia)
- «Balentriatik metro batzuetara» Berria 2015-3-14.
- «Thalay Sagar, helburu berria» Berria 2015-9-8.
- (Gaztelaniaz) Cadena Ser. (2016-2-26). Alex Txikon hace historia con la primera ascensión invernal al Nanga Parbat. .
- «Everestera bueltatuko naiz 2018an, ziur», Berria, 2017ko martxoaren 28a.
- Alex Txikon, six Sherpas make historic Manaslu winter climb, thehimalayantimes.com
Kanpo estekak
- Alex Txikonen webgune ofiziala (Gaztelaniaz) (Ingelesez)
- Eguraldia lagun badu, Txikon Manasluko 2. kanpamenturako bidea ekipatzen saiatuko da - Naiz 2021/01/26
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.