Alex Orbe
Alex Orbe Ferreiro (Barakaldo, Bizkaia, 1973) ilustratzaile bizkaitarra da. Etxeko giroak lagunduta hasi zen marrazten eta bere ustez modu natural batean bihurtu zen marrazkilari.[1] 1995 urtean Merlin Animacion enpresarentzat hasi zen lanean, marrazki bizidunak egiten, telebistarako serieak eta filmak egiten. 2002 urtean marrazki bizidunak utzi [2]eta bere kabuz publizitatean lanean hasiko da, marrazki eta storyboardak egiten.[1] Testu liburu eta haur eta gazte literaturako lan ugari ilustratu ditu eta komikian ere jarduten du.[2]
Alex Orbe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Barakaldo, 1973 (50/51 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea, komikigilea eta Marrazki bizidunetako film onenaren Oscar Saria |
Lan nabarmenak | |
Lanak
Asko dira Alex Orbek ilustratutako lanak, komikiak, testu liburuak, haur eta gazte literaturako lanak, euskara ikasten ari direnentzat irakurketa mailakatua dutenak, esku-liburuak eta abar luze bat. Zerrenda honek bere lanaren lagin bat biltzen du.
Haur eta gazte literatura
- Asier eskaileretan behera, Leire Iradier. Aizkorri, 2003
- Groau!, Yolanda Arrieta Malaxetxebarria. Aizkorri, 2005
- Dantzari lentejuela-bihotza, Maite Franco (Hans Christian Andersenen Den standhaftige tinsoldat ipuinaren adaptazioa). OEPLI, 2006
- Jara Bartzelonan, Jasone Osoro. Zubia, 2007
- Elaia : glutenik ez duen kolorea, Gari Berasaluze. Txalaparta, 2010
- Amaia Lapitz eta erregina gorriaren hilobia, Katixa Agirre. Elkar, 2010
- Maite zaitut, Nadia, Anton Txekhov, moldaketa, Xabier Mendiguren. Elkar, 2012
- Labarreko itsasargia, Oihane Fernandez. Elkar, 2013 (Lizardi Saria, XXXI)
- Bilbo, umeek jateko moduan, Esmeralda Hernando, Ana Isabel San Vicente; itzultzailea, Arantzazu Azpillaga. Mezulari, 2012
- Amaia Lapitz eta Didoren ermandade sekretua, Katixa Agirre. Elkar, 2013
- Hiru sopranoak, Xabier Mendiguren Elizegi. Elkar, 2015
- Irribarreen unibertsoa : 31 erantzun "sonatu", 31 galdera ez oso xalori, Yurdana Burgoa; itzulpena, Labayru Fundazioa. Yurdana Burgoa, 2015
- La llamada de lo salvaje, Jack London. The Elephant Factory, 2016
- Ixon, Ane Jaka. Elkar, 2017[3]
- Erraldoiek ez dute lagunik jaten, Unai Elorriaga. Begiko, 2018
Komikia
- La nouvelle guerre des boutons, Greg Newman; marrazkiak, Francesca Follini eta Alex Orbe; koloreztatu, Andrea Meloni. Jungle, 2011
- Les aventures du bourlingueur : au fil du Napo, Philippe Lambillon, Lapuss'; koloreztatu, Alex Sanvi. Renaissance Du Livre,
2015
- Les aventures du bourlingueur : les barges du Congo, Philippe Lambillon, Lapuss'; koloreztatu, Alex Sanvi. Renaissance Du Livre,
2017
Irakurketa mailakatua
- Borrokalari argitsuak, Miren Agur Meabe. Elkar, 2012
- Tangoa noizean behin, Miren Agur Meabe. Elkar, 2012
- Atzapar-arrastoak, John Landon; itzultzailea, J. A. Mujika. Elkar, 2013
- Istanbulen elkartuko gara, Richard Chisholm; itzultzailea, J.A. Mujika. Elkar, 2014
- Pinky pailazoa, Josu Lartategi; marrazkiak, Kepa eta Alex Orbe. Elkar, 2014
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «En portada: Álex Orbe» El Balanzin 8 (Euskal irudigileak): 20-22 or.. 2012 (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
- (Gaztelaniaz)(Katalanez) Andersen, Hans Christian; Maite Franco. (2006). Dantzari lentejuela-bihotza. OEPLI, 108 or..
- «Galtzagorri. Behinola. Iruzkinak» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 37.zkia (2018ko ekaina) 55 orr.