Alex Kingston

Alexandra Elizabeth Kingston (Epsom, Surrey, 1963ko martxoaren 11) Ingalaterrako aktorea da, ER telesailean Elizabeth Corday medikuaren papera betetzeagatik eta Doctor Who telesailean River Song izateagatik ezagun egin dena[1].

Alex Kingston
Bizitza
JaiotzaEpsom (en) Itzuli, 1963ko martxoaren 11 (61 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
AitaAnthony Kingston
Ezkontidea(k)Ralph Fiennes  (1993ko iraila -  1997)
Florian Haertel (en) Itzuli  (1998ko abenduaren 29a -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Dramatic Art 1985) : antzezpen
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, antzerki aktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm0005094 Allocine: 28500 Allmovie: p38393 TV.com: people/alex-kingston
Last fm: Alex+Kingston Musicbrainz: fb30c1b5-7172-4a9d-90fe-886fe80aad73 Discogs: 1492381 Edit the value on Wikidata
Alex Kingston, 2016an.

Biografia

Epsom hirian jaio zen eta Nesken Rosebery School-eko irakasleek animatu zuten aktore izatera. Royal Academy of Dramatic Art konpainian hiru urteko programa egin zuen eta ondoren Royal Shakespeare konpainian sartu zen. 1980. hamarkadan William Shakespeareren antzezlan ezagunenak antzeztu zituen; Julio Zesar, Lear erregea, Uda-gau bateko ametsa, Otelo...[2]

1980an debuta egin zuen zineman eta telebistan. Grange Hill telesailean hiru atal egin zituen. Telesailetan aurreneko paper garrantzitsua The Knock (1996) telesailean izan zuen, Katherine Roberts-en rolean 13 atal egin zituen. 1997an ER telesail estatubatuarrean Elizabeth Corday zirujau ingelesaren papera bete zuen eta Estatu Batuetan ezagun egin zen. Zazpi denboraldi egin zituen bertan.

2008an Doctor Who telesaileko ataletan azaltzen hasi zen River Song arkeologoaren paperean. 10. doktorearekin agertu zen lehen aldiz[3] eta atal bakarreko kontua izango zela uste bazuen ere 11. doktorearekin ohikoa bihurtu zen eta istorioan pisu nabarmena hartu zuen[4]. 12. doktorearekin atal batean ere izan zen. River Song pertsonaiaren paperean irrati, audio eta antzezlanak ere bete zituen. 2015ean The Diary of River Song audiosaila ere atera zen[5].

Hurrengo urteetan telesail ugaritan hartu zuen parte. Paperik aipagarriena A Discovery of Witches telesaileko Sarah Bishop izan zuen.

Bizitza pertsonala

Ralph Fiennes aktorea ezagutu zuen Royal Academy of Dramatic Art konpainian ikasketa egiten ari zela eta hamar urteko harremanaren ondoren 1993an ezkondu ziren. 1995ean Ralph Fiennesek Francesca Annis ezagutu zuen Hamlet egiten ari zirela eta 1997an dibortziatu egin ziren[6].

1998an Florian Haertel idazle eta kazetari alemaniarrarekin ezkondu zen eta Salome Violetta Haertel alaba izan zuten[7]. 2009an banatu ziren eta 2013an dibortziatu. 2015ean Jonathan Stamp telebistako ekoizlearekin ezkondu zen[8].

Alex Kingston Estatu batuetan bizi izan zen eta 2019an Erresuma Batura itzuli zen[9].

Filmografia

Filmeak

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1980 The Wildcats of St. Trinian's Ikaslea izendatu gabea
1989 The Cook, the Thief, His Wife & Her Lover Adele
1994 A Pin for the Butterfly Mrs. Solomon
1995 Carrington Frances Partridge
1996 Saint-Ex Chic Party Guest
1998 Croupier Jani de Villiers
1999 This Space Between Us Peternelle
2000 Essex Boys Lisa Locke
2005 Sweet Land Brownie
2006 Alpha Dog Tiffany Hartunian
2007 Crashing Diane Freed
2009 Sordid Things Eve Manchester
2011 Like Crazy Jackie
Ghost Phone: Phone Calls from the Dead Sheila
2013 Bukowski Katharina Bukowski
2016 Happily Ever After Ria
2018 Deadpan Tamara Laburmetraia

Telesailak

Urtea Telesaila Pertsonaia Oharrak
1980 Grange Hill Jill Harcourt 3 atal
1986 Henry's Leg Noreen Miniseriea
1987 A Killing on the Exchange Ellen Miniseriea
1988–1995 The Bill Dr. Howard / Lisa / Maggie Fisher 4 atal
1989 Hannay Kirsten Larssen atal bakarra
The Play on One Daniella atal bakarra
1992 Covington Cross Helen atal bakarra
1993 Foreign Affairs Aktoresa Telefilmea
Soldier Soldier Ursula Kröhling atal bakarra
1994 Woman of the Wolf Emakumea (ahotsa) Telefilmea
Crocodile Shoes Caroline Carrison 5 atal
1995 The Infiltrator Anna Telefimea
1996 The Knock Katherine Roberts 13 atal
Last of the Czars Alexandra (ahotsa) 3 atal
The Fortunes and Misfortunes of Moll Flanders Moll Flanders Miniseriea
1997 Weapons of Mass Distraction Verity Graham Telefilmea
1997–2009 ER Dr. Elizabeth Corday 160 atal
2003 Boudica Boudica Telefilmea
2005 The Poseidon Adventure Suzanne Harrison Telefilmea
Without a Trace Lucy Costin atal bakarra
2008 Freezing Serena Wilson atal bakarra
Lost in Austen Mrs. Bennett Miniseriea
CSI: Crime Scene Investigation Patricia Alwick atal bakarra
2008, 2010–2013, 2015 Doctor Who River Song 15 atal
2009 Hope Springs Ellie Lagden 8 atal
2009–2010 FlashForward Fiona Banks 3 atal
Law & Order: Special Victims Unit Miranda Pond 4 atal
2010 Ben Hur Ruth Miniseriea
2011 Private Practice Dr. Marla Thomkins 2 atal
Marchlands Helen Maynard Miniseriea
2012 Upstairs Downstairs Dr. Blanche Mottershead 5 atal
Who Do You Think You Are? Bere burua atal bakarra
NCIS Miranda Pennebaker atal bakarra
2013–2016 Arrow Dinah Lance 7 atal
2014 Chasing Shadows Ruth Hattersley Miniseriea
2015 American Odyssey Jennifer Wachtel 2 atal
2016, 2021 Blue Bloods Sloane Thompson komandantea 2 atal
2016 Transformers: Rescue Bots Quickshadow (ahotsa) 5 atal
Shoot the Messenger Mary Foster 8 atal
Gilmore Girls: A Year in the Life Naomi Shropshire Miniseriea
Crushed Cricket Stella atera gabeko atal pilotoa
2017 Penn Zero: Part-Time Hero Vlurgen (ahotsa) atal bakarra
2018–2022 A Discovery of Witches Sarah Bishop 20 atal
2019 The Widow Judith Gray 8 atal
2022 Dodger Lucifer 2 atal
Treason Audrey Gratz 5 atal

Antzerkia

Urtea Antzezlana Pertsonaia Antzokia
The Idiot Nastasya Filippovna Contact Theatre
1986 The Alchemist Dol Common Birmingham Repertory Theatre
1987 Julius Caesar Culpurnia
Travelling Players Mad Ophelia
1988 Saved Pam
French Without Tears Diana Lake Leicester Haymarket Theatre
The Tutor Fraulien Muller Old Vic Theatre
1989 'Tis A Pity She's A Whore Hippolita Dukes Playhouse
The Country Wife Marjorie Pinchwife
1990–1991 King Lear Cordelia Royal Shakespeare Company
Much Ado About Nothing Hero
Love's Labours Lost Jaquenetta
1991 Curse of the Starving Class Emma
1991–1992 The Bright and Bold Design Grace Rhys
1992 Bad Blood Dolores Gate Theatre
A Midsummer Night's Dream Titania / Hippolyta Crucible Theatre
1993 Othello Desdemona Birmingham Repertory Theatre
1994 Darwin's Flood Emma Darwin Bush Theatre
1995 Morning and Evening Cecilie / Johanne Hampstead Theatre
1996 The Lady From The Sea Ellida Wangel Bridewell Theatre
2006 One Flew Over The Cuckoos Nest Rachet erizaina Garrick Theatre
2011 Luise Miller Lady Milford Donmar Warehouse
2013 Macbeth Lady Macbeth Manchester International Festival
2014 Park Avenue Armory
2019 Admissions Sherri Rosen-Mason Trafalgar Theatre
An Enemy of the People Dr. Stockmann Nottingham Playhouse
2021 Doctor Who: Time Fracture River Song Immersive LDN
2022 The Fall Dr. Greta Portius Riverside Studios
2023 The Tempest Prospero Royal Shakespeare Company

Bideojokoak

Urtea Bideojokoa Pertsonaia Oharrak
2012Doctor Who: The Eternity ClockRiver Songahotsa

Irratia

Urtea Audioa Pertsonaia Ekoizpena Oharrak
1992 Père Goriot Delphine / Victorine BBC Radio 4 lau atal dituen dramatizazioa
1994 John Dollar Charlotte BBC Radio 3 Marianne Wigginsek moldatua
2006 Rebecca Narratzailea BBC Radio 2
2007 Murder She Thought BBC Radio 4 "Dear George" (Cathy Ace)
2014 Antony and Cleopatra Kleopatra BBC Radio 3 Kenneth Branagh protagonista duen 2'5 orduko adaptazioa
2021 Nuremberg Madeleine Jacob BBC Radio 4 "He Pointed to the Sky" (Jonathan Myerson)

Audioak

Urtea Audioa Pertsonaia Ekoizpena Oharrak
2007 Mary Stuart Mary Stuart L.A. Theatre Works Skirball Cultural Center-en zuzenean grabatua
2010 Tartuffe Elmire The Invisible Studio-en grabatua (Hollywood)
2012 The Angel's Kiss: A Melody Malone Mystery Narratzailea AudioGO
2015–
egun
The Diary of River Song River Song Big Finish Productions 1-10 denboraldiak
2016 Five Short Stories by Women Narratzailea L.A. Theatre Works "Once Upon a Time"
2016–2017 Doom Coalition River Song Big Finish Productions 5 istorio
2017 Seven Inez McCormack L.A. Theatre Works James Bridges Theater-en zuzenean grabatua
2020 Peter Pan Narratzailea Penguin Audio
2019 The Eighth of March River Song Big Finish Productions "Emancipation"
Ravenous "Companion Piece"
UNIT: The New Series "The Power of River Song"
Transference Sam Ross Non-Doctor Who
The Legacy of Time River Song "Lies in Ruins"
The Other Queen Narratzailea Simon & Schuster Audio
2020 The Lives of Captain Jack River Song Big Finish Productions "R&J"
Arkham County Henrietta Audible 7 ordutako drama
The Tenth Doctor and River Song River Song Big Finish Productions 3 istorio
2021 A Narrow Door Narratzailea Orion Books
Doctor Who: The Ruby's Curse AudioGO Idazlea ere bai
Dalek Universe River Song Big Finish Productions "The First Son"
2022 Peladon "The Poison of Peladon"
Marple: Twelve New Mysteries Narratzailea HarperAudio "Evil in Small Places"

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Alex Kingston - Biografía, mejores películas, series, imágenes y noticias» La Vanguardia 2022-11-30 (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  2. «Alex Kingston | Theatricalia» theatricalia.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  3. (Ingelesez) «The Tenth Doctor... and River Song reunited! | Doctor Who» www.doctorwho.tv (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  4. (Ingelesez) «Alex Kingston would love to return to Doctor Who as River Song» Winter is Coming 2022-07-13 (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  5. «Errors - Big Finish» www.bigfinish.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  6. «'I'm not afraid to take risks'» www.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  7. «archive.ph» archive.ph (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  8. (Ingelesez) Jefferies, Mark. (2015-07-19). «Romantic wedding in the Roman sun for Doctor Who star Alex Kingston» mirror (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  9. (Ingelesez) «Alex Kingston: ‘I don’t want to play King Lear – let’s create new heavy hitting roles for women’» The Stage (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alex Kingston Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.