Alex Angulo

Alejandro Angulo León (Erandio, 1953ko apirilaren 12a - Fuenmayor, Errioxa, 2014ko uztailaren 20a[1]), ezagunagoa Alex Angulo izen-deiturez, bizkaitar aktorea izan zen. Besteak beste, El día de la bestia eta Muertos de risa filmetako protagonista izateagatik eta hiru aldiz Goya Sarietara deitua izanagatik da ezaguna.

Alex Angulo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlejandro Angulo León
JaiotzaErandio, 1953ko apirilaren 12a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaFuenmayor, 2014ko uztailaren 20a (61 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: auto istripua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea

IMDB: nm0029962 Allocine: 17124 Allmovie: p500583 TCM: 684465
Twitter: AlexAnguloActor Edit the value on Wikidata

Biografia eta lana

Alejandro Angulo León Erandion jaio zen, Bizkaian, 1953ko apirilaren 12an.

Gaztetatik eduki zuen artista sena, baina hala ere, Irakasle ikasketak burutu zituen, eta behin amaitutakoan, urtebetez aritu zen lanbidean. Baina fakultateko ikasle garai haiek bere etorkizuna landu zuten, eta ez soilik pedagogia arloari dagokionez;[2] 18 urte besterik ez zituen, aktore izateko ametsa jarraituz, Karraka antzerki-taldearen casting-era aurkeztu zenean; Ramón Barearen esanetar jarri zen eta haren ibilaldi profesionaleko ondorengo proiektu ugaritan ere horrela izango zen. Talde hartan onartua izan ondoren, Angulok hurrengo hamarkada antzeztokitik aztzeztokira igaro zuen.

1981ean, aktoreak bere lehen aukera zinematografikoa jaso zuen Imanol Uriberen eskutik, La fuga de Segovia filmean, Anot pertsonaia egokituko zitzaiolarik. Paper haren ondoren, Alex Angulo ETBko saio desberdinetan parte hartzen hasi zen, antzezlanak bidean ahaztu gabe: Con los pies en el agua, Bertan Zoro komedian edo Antxon Urrosoloren Detrás del Sirimiri programan, adibidez.

Hiru urte zinematik urrun ibili ondoren, Angulok Alfonso Arandiaren El anónimo (1990) filman hartu zuen parte, Enrique Urbizuk Todo por la pasta (1990) filma berriko partaide izateko eskatu baino lehen. Azken honetan, Antonio Resines, Kiti Manver eta María Barrancorekin egin zuen lan, besteak beste. Todo por la pastaren zuzendaritza artistikoa Álex de la Iglesia gazte euskaldunak egin zuen. Bera izan zen Angulo konbentzitu zuena zuzendariaren Mirindas asesinas (1991) izeneko lehen film laburreko protagonista izateko. Garai hartan, bikoizle lanetan ere aritu zen Alex.

Angulok eta Álex de la Iglesiak batera egin zuten lan geroago ere, Acción mutante (1993), El día de la bestia (1995) eta Muertos de risa (1999) filmetan adibidez. Garbi dago pelikula hauetan izan zuen partaidetzak Goya Sarietara deitua izateko balio izan ziola, gizonezto aktore onenaren mailan eta gizonezko bigarren aktore onenaren mailan. 2010ean, azken maila horretara deitua izan zen berriro Óscar Aibarren El gran Vázquez filman egindako paper bikainarengatik. Bitxikeria gisa, Goya Sarietara deitua izan zen pelikula guztietan, Santiago Seguraren alboan egin zuen lan.

1990eko hamarkadaren bukaeran, Blas Castellote pertsonaia interpretatzen hasi zen Periodistas telesailan. Lau urtez egin zuen lan bertan, ia ehun kapitulu grabatu zituelarik eta protagonismoa José Coronado, Amparo Larrañaga edo María Pujalterekin partekatuz. Hori izan zen bere bizitzan zehar telebistan izan zuen paper nabarmenena.

Telesailaren garaian, ez zuen zinema alde batera utzi, Daniela Fejerman eta Inés Parísen A mi madre le gustan las mujeres (2002), edo Jordi Mollàren No somos nadie (2002) filmetan parte hartu zuelarik.

Geroago, Ramón Barearen El coche de pedales (2004) pelikularen partaide izan zen; baita Guillermo del Tororen El laberinto del fauno (2006), Max Lemckeren Casual Day (2007), Fernando González Molinaren Fuga de cerebros (2009) eta Gorka Merchánen La casa de mi padre (2009).

2006an telebistara itzuli zen Aquí no hay quien viva telesailean kolaboratuz eta Telecincoko Tirando a dar telesail berrian. Baina, azken hau kapitulu gutxi batzuen ondoren, baztertua izan zen.

2007 eta 2008 artean, Manuel Serrano komisarioa interpretatu zuen Hermanos y detectives telesaiaren bertsio espainiarrean, Telecincon emandakoan. Gainera, Cuéntame cómo pasó telesaileko hamargarren denboraldiko azken kapituluan ere atera zen, TVEn, 2008ko abenduaren 25ean, Florencio pertsonaiari bizia emanez eta, era berean, Charles Dickensen Cuento de Navidad eleberriari keinu bat eginez.

2010ean, El gran Vázquezen esku hartu zuen, Manuel Vázquez kondairalariaren bizitza kontatzen zuena, La familia Cebolleta, Las hermanas Gilda eta Anacleto, isileko agente telesailen sortzailearena, alegia. Ana de Mendozaren (Eboliko printzesa) miniserie bateko partaide ere izan zen.

2011n 14 de abril. La República telesaila filmatu zuen, TVEren eskutik, espainiar historian sekulako garrantzizkoa izan zen egunkari historiko baten bilakaera islatzen duena. Pelikula ugari ere filmatu zituen, Paula Ortizen debuta azpimarratuz, De tu ventana a la mía. Baita José Luis García Sánchezzen Los muertos no se tocan, nene (2011), Rafael Azconaren obra homonimoan oainarritua, 1958an hasitako El pisito eta El cochecito trilogia osatzen duena, bere garaian, zentsura zela-eta, zinemara ez zirenak iritsi. Urtea amaitzeko, Angulok Radio Nacional de Españan, Drácula eta Brianen bizitza fikzio soinudunetan ere parte hartu zuen.

2012. urte hasieran, Antena 3en Toledo: Cruce de Destinos telesaiarekin itzuli zen.

2014ko uztailaren 20an, auto istripu batean hil zen Fuenmayorren (Errioxa) AP-68 errepidetik ateratzean.[3]

Istripuaren unean, Bendita calamidad ari zen filmatzen; 6 egun besterik ez zeramatzan eta, ordu gutxi batzuk geroago, bertan behera geratu zen. Abuztuaren 4tik 2014ko irailaren 5era arte, aurrera jarraitzea erabaki zuten eta Luis Varelak Angulo ordezkatu zuen.

Lanak

Film luzeak

Film laburrak

Telebista

Sariak

Goya Sariak

UrteaKategoriaFilmaEmaitza
2000Gizonezko bigarren mailako aktore onenaMuertos de risaIzendatua
1996Gizonezko aktore onenaEl día de la BestiaIzendatua

Horietaz gain, 2010ean Donostiako Zinemaldiko 58. edizioan Zinemira Saria jaso zuen eta baita Ponferradako Zinema jaialdiko Retina Saria ere.[4]

Erreferentziak

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.