Aleurites moluccanus

Aleurites moluccanus[1](edo moluccana), kandil zuhaitza edo kukui, euphorbiaceae familiako zuhaitz loratua da, baita kandil, Indiako intxaur, kemiri, berniz zuhaitza, buah keras, godou edo kukui intxaur zuhaitza eta Kekuna ere deitzen zaio.

Aleurites moluccanus
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMalpighiales
FamiliaEuphorbiaceae
GeneroaAleurites
Espeziea Aleurites moluccanus
Willd.
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuaklumbang oil (en) Itzuli eta kukui nut (en) Itzuli

Jatorrizko eremua zehaztea ez da erraza, gizakiek goiz hedatu baitzuten, eta zuhaitza Mundu Berriko eta Zaharreko tropikoetan banatuta dago. 15-25 m altueraraino hazten da, eta adarrak, zabalak eta zintzilikariak ditu. Hostoak berde zurbilak, bakunak eta gingildunak dira, edo trilobatuak, bakanetan, berriz, bostlobatuak ere bai; erpin zorrotza dute, eta 10-20 cm luze dira. Intxaurra biribila da, 4-6 cm diametrokoa; haziaren oskolak muin zuria, koipetsua eta mamitsua du, endospermo batez inguratutako enbrioi mehea duena. Bere muinak olio iturri gisa balio du, eta bigarren mailako hazi-geruza mehe batez estaltzen da.

Historia

Kandil-zuhaitza Asia hego-ekialdeko uharteetan otzandu zen lehen aldiz. Kandilen aztarnak Indonesiako, Ekialdeko Timorreko eta Morotai aztarnategietan berreskuratu dira, 13.000 eta 11.000 urte inguruko antzinatekoak, hurrenez hurren. Kandilen laborantzaren ebidentzia arkeologikoak, berriz, Sulawesi hegoaldeko Toalean kulturako aztarnategi neolitikoetan ere aurki daitezke, 3.700 eta 2.300 urte inguruko antzinatekoak. Kandil-intxaurra, Austronesiako lehen bidaiariek, Ozeano Bareko uharteetan sartu zituzten, asko, eta sumendi altuko uharteetan bertakotu ziren.

Fruituak

Gehiago jakiteko, irakurri: «Produktu Miresgarriak»

Fruituaren hezurra, izan ere, purga oso arriskutsua da, eta Hawaii-n, zuzi modura erabiltzen da. Olioa, berriz, aperitiboa da, eta arinki, toxikoa. Produktuak, gainera, libragarri ondorio latzak dituen diterpeno toxikoak barne-biltzen ditu (forbol-en esterrak). Ez dauka onartutako aipamen terapeutikorik, eta haziak ere toxikoak dira.

Merkatu beltzean, argaltzeko mirarizko produktu bezala eskaintzen da, nahiz pisu galtze hori purga bezala dituen ezaugarritik eratorriak diren. Ahoratzeak narritadura eragiten du urdailean, eta, jarraian, okada eta beherakoa. Larruazala ukituz gero, dermatitisa eragiten du.

Arrisku handiko landarea da, odolean potasio-galtzea eragiten baitu, eta horrek muskulu-ahultasuna sortzen du, baita hilgarriak izan daitezkeen bihotz-aldaketak ere. Gaian adituak direnek diote haren kontsumoak hiltzeraino eraman daitekeela desoreka, beherako, arritmia eta infartuen sintomen ondoren.

Arautzea

2012. urteko maiatzean, Espainiako Sendagaien eta Osasun Produktuen Agentziak (AEMPS) «Nuez de la India-Magicnuez» deituriko produktua merkatutik atera zuen[2], balizko sendagarri, argalgarri edo gizentasunaren aurkako produktu bezala aurkezten baitzen jendartean. Produktuak, luzaroko erabileran, efektu toxikoak eduki ditzake.

Argentinan, Medikamentu, Elikagai eta Teknologia Medikoaren Administrazio Nazionalak (ANMAT) ez du haren kontsumoa onartu, eta lurralde osoan erabilera eta merkaturatzea debeka dedin aholkatu du.[3]

Taxonomia

Aleurites moluccanus (Carlos Linneo) Willd-ek deskribatu zuen, eta Sp. Pl.-en publikatu 4: 590 1805.

Sinonimia

  • Jatropha moluccana L., Sp. Pl.: 1006 (1753).
  • Manihot moluccana (L.) Crantz, Inst. Rei Herb. 1: 167 (1766).
  • Mallotus moluccanus (L.) Müll.Arg., Linnaea 34: 185 (1865).
  • Mallotus moluccanus var. genuinus Müll.Arg., Linnaea 34: 185 (1865), nom. inval.
  • Rottlera moluccana (L.) Scheff., Ann. Mus. Bot. Lugduno-Batavi 4: 122 (1869).
  • Camerium moluccanum (L.) Kuntze, Revis. Gen. Pl. 2: 595 (1891).
  • Aleurites triloba J.R.Forst. & G.Forst., Char. Gen. Pl.: 56 (1775).
  • Dryandra oleifera Lam., Encycl. 2: 329 (1786).
  • Camirium cordifolium Gaertn., Fruct. Sem. Pl. 2: 194 (1791).
  • Aleurites ambinux Pers., Syn. Pl. 2: 579 (1807).
  • Aleurites commutata Geiseler, Croton. Monogr.: 82 (1807).
  • Camirium oleosum Reinw. ex Blume, Catalogus: 104 (1823).
  • Ricinus dicoccus Roxb., Fl. Ind. ed. 1832, 3: 690 (1832).
  • Aleurites lanceolata Blanco, Fl. Filip.: 757 (1837).
  • Aleurites lobata Blanco, Fl. Filip.: 756 (1837).
  • Aleurites cordifolia (Gaertn.) Steud., Nomencl. Bot., ed. 2, 1: 49 (1840).
  • Aleurites pentaphylla Wall., Numer. List: 7959 (1847), nom. inval.
  • Aleurites angustifolia Vieill., Ann. Sci. Nat., Bot., IV, 16: 60 (1862).
  • Aleurites integrifolia Vieill., Ann. Sci. Nat., Bot., IV, 16: 59 (1862).
  • Telopea perspicua Solander. ex Seem., Fl. Vit.: 223 (1867).
  • Aleurites angustifolia Vieill. ex Guillaumin, Ann. Inst. Bot.-Géol. Colon. Marseille, II, 9: 225 (1911).
  • Aleurites integrifolia Vieill. ex Guillaumin, Ann. Inst. Bot.-Géol. Colon. Marseille, II, 9: 225 (1911).
  • Aleurites javanica Gand., Bull. Soc. Bot. France 60: 27 (1913).
  • Aleurites remyi Sherff, Publ. Field Mus. Nat. Hist., Bot. Ser. 17: 558 (1939).

Oharrak

Benetako izena definitzeko bibliografia eta sinonimoak Royal Botanic Gardens, Kew, gunean dago, eta honako hau da:

  • Smith, A.C. (1981). Flora Vitiensis Nova. A new flora for Fiji (Spermatophytes only) 2: 1-810. Pacific Tropical Botanical Garden, Lawai.
  • Morat, P. & Veillon, J.-M. (1985). Contributions à la conaissance de la végétation et de la flore de Wallis et Futuna. Bulletin du Muséum National d'Histoire Naturelle. Section B, Adansonia 7: 259-329.
  • Webb, C.J., Sykes, W.R & Garnock-Jones, P.J. (1988). Flora of New Zealand 4: 1-1365. R.E.Owen, Government Printer, Wellington.
  • Govaerts, R. (1995). World Checklist of Seed Plants 1(1, 2): 1-483, 1-529. MIM, Deurne.
  • Florence, J. (1997). Flore de la Polynésie Française 1: 1-393. Orstom éditions, Paris.
  • Welsh, S.L. (1998). Flora Societensis: 1-420. E.P.S. Inc. Utah.
  • Govaerts, R., Frodin, D.G. & Radcliffe-Smith, A. (2000). World Checklist and Bibliography of Euphorbiaceae (and Pandaceae) 1-4: 1-1622. The Board of Trustees of the Royal Botanic Gardens, Kew.
  • Chayamarit, K. & Van Welzen, P.C. (2005). Euphorbiaceae (Genera A-F). Flora of Thailand 8(1): 1-303. The Forest Herbarium, National Park, Wildlife and Plant Conservation Department, Bangkok.
  • Balakrishnan, N.P. & Chakrabarty, T. (2007). The family Euphorbiaceae in India. A synopsis of its profile, taxonomy and bibliography: 1-500. Bishen Singh Mahendra Pal Singh.
  • Berendsohn, W.G., Gruber, A.K. & Monterrosa Salomón, J. (2009). Nova silva cusatlantica. Árboles nativos e introduciados de El Salvador. Parte 1: Angiospermae - Familias A a L. Englera 29-1: 1-438.

Erreferentziak

  1. Aleurites Moluccanus izena onartzen duten autoritateak Royal Botanic Gardens (Kew)World Checklist of Selected Plant Families (ingelesez)
  2. (Gaztelaniaz) "Nuez de la India-Magicnuez" produktua merkatutik ateratzea Espainiako Osasun Ministerioa.
  3. Caffaretti, M; Lascano, V eta Real, J.P. (2011) (Gaztelaniaz) Ohar garrantzitsua argaltzeko erabiltzen diren haziei eta horien toxikotasunari buruz CIME Buletina

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.