Aletxa

Aletxa Arabako ekialdean dagoen herria da, Mendialdeako eskualdean eta Arraia-Maeztuko udalerriaren barruan kokaturik. 1958 arte Laminoria udalerriaren zati izan zen.

Artikulu hau Arabako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aletxa (argipena)».
Aletxa
 Euskal Herria
San Esteban eliza Aletxan.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaLaminoria
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak42°45′20″N 2°27′01″W
Garaiera744 metro
Demografia
Biztanleria45 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 38 biztanle ditu.

Historia

1025. urteko Donemiliagako kodean Allega izenarekin agertzen da.[1]

Demografia eta biztanleria

Aletxako biztanleria
20002001200220032004200520062007
3132333131313438

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
18MaeztuDurruma KanpezuKorresErroetaErroitegiSabandoIbisateAreatzaMusituZekuianoAletxaElortzaApilaizMaeztu

Jakingarriak

San Esteban eliza erromanikoa, herritik pittin bat aldenduta, eraikin aipagarria da. Erdi Aroko aztarnak badauzka ere, XVI. mendean eraiki zen eta zaharberrituta dago. Sartaldean leiho erromaniko bat dauka, XIII. mendekoa eta arku zorrotzekoa.[1]

Herriko jaiak santu honen omenez ospatzen dira, abenduaren 26an.

Bi iturri daude herrian, biak ikuztoki eta edanlekua dutelarik: Goiko Iturria eta interesgarriagoa den Iturri Zaharra edo Beheko Iturria (1817an eraikia).

Larrioko errota herritik 2,5 kmra dago mendebalderantz. Okindegia izenez ezaguna, bere lehen aipamen dokumentala 1595ekoa da.

Erreferentziak

  1. «Aletxa» Ayuntamiento de Arraia-Maeztu · Arraia-Maeztuko Udala 2019-03-21 (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.