Alessandro Mendini
Alessandro Mendini (Milan, 1931ko abuztuaren 16a - ibidem, 2019ko otsailaren 18a) Italiar arkitekto eta diseinatzailea izan zen.
Alessandro Mendini | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Milan, 1931ko abuztuaren 16a |
Herrialdea | ![]() ![]() ![]() |
Heriotza | Milan, 2019ko otsailaren 18a (87 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Polytechnic University of Milan (en) ![]() |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, diseinatzailea, editore-laguntzailea eta artista bisuala |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Milan |
Enplegatzailea(k) | Milango Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Atelier Mendini (en) ![]() |
Jaioterrian bertan egin zituen arkitektura-ikasketak (1959). Lan handia egin zuen diseinu- eta arkitektura-aldizkarien argitaratzaile gisa: Casabella (1970-1976), Modo (1977-1980), Domus (1980-1985). Domus akademia sortu zuen 1982an, Archizoom eta Superstudio taldeetako kide izan zen, eta Estudio Alchymian lan egin zuen (1979-1991), besteak beste. Alessi eta Swatch etxeentzat ere lan egin zuen. Mendiniren arkitektura-lanek zuzendari artistiko gisa egindako lanen eragin nabarmena dute (horren erakusgarri da Groningen hiriko museoa, 1990-1994). Nahiz eta arkitektura-proiektu askotan lan egin zuen (esaterako, Casa della Felicità, 1980-1988), ezagunagoa da diseinatzaile gisa.


Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alessandro Mendini ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.