Alessandro Manzoni

Alessandro Manzoni (Milan, Italia, 1785eko martxoaren 7 Milan, 1873ko maiatzaren 22a) italiar idazlea izan zen. Italiako literaturak izan duen idazle handienetarikoa da. Eleberri historikoak egiten hartu zuen ospea, eta «Risorgimento» higikundearen garaiko nazionalismoaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen, I promessi sposi maisulanarekin batez ere.

Alessandro Manzoni

member of the Chamber of Deputies of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli

1848ko maiatzaren 8a - 1848ko abenduaren 30a
Hautetsia: 1st Legislature of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli
senator of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlessandro Francesco Tommaso Antonio Manzoni
JaiotzaMilan, 1785eko martxoaren 7a
Herrialdea Sardiniako Erresuma
 Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1873ko maiatzaren 22a)
BizilekuaMilan
HeriotzaMilan, 1873ko maiatzaren 22a (88 urte)
Hobiratze lekuaMilango monumentuzko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: meningitisa
Familia
AitaPietro Manzoni
AmaGiulia Beccaria
Ezkontidea(k)Enrichetta Manzoni Blondel (en) Itzuli  (1808ko otsailaren 6a -  1833ko abenduaren 25a)
Teresa Borri (en) Itzuli  (1837ko urtarrilaren 2a -  1861eko abuztuaren 23a)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HizkuntzakLombardiera
italiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, politikaria, eleberrigilea eta antzerkigilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakUgo Foscolo, Voltaire, Walter Scott, Cornelius Jansen, Giuseppe Parini, Vittorio Alfieri, Society of ideologues (en) Itzuli, Augustin Thierry, Sigismondo Boldoni eta Claude Charles Fauriel (en) Itzuli
KidetzaAccademia delle Scienze di Torino
Accademia della Crusca
MugimenduaItalian romanticism (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaEskuma Historikoa

IMDB: nm0544518 Musicbrainz: f5d6ece5-de8e-419c-b4bf-74a2398cc731 Discogs: 1379260 IMSLP: Category:Manzoni,_Alessandro Find a Grave: 10296386 Edit the value on Wikidata

Biografia

Lehen urteak

1792an, Manzoniren gurasoak banandu egin ziren eta, harrezkero, eskola erlijiosoetan ikasi zuen, aitaren ardurapean.

1801ean Milango nobleen eskolara aldatu zuten eta han ikasi zuen 1805 arte. Milanen harremanak izan zituen iheslari politikoekin eta ideia ilustratuetan sakondu zuen. Joera jakobino erradikala eta elizaren kontrakoa nabarmendu zen Manzonirengan urte haietan, Del trionfo de la liberta (1801, Askatasunaren garaipena) obrako lau kantuek erakusten duten bezala.

Parisko egonaldia

Alessandro Manzoniren litografia.

1805. urtean, Parisa aldatu zen, amarekin elkartzera. 1810 arte bizi izan zen han, eta garrantzi handiko urteak izan zituen, bai bere bizitzari eta baita, batez ere, bere jarduerari zegokionez ere. Izan ere, Europako literatura joeren berri izan zuen Parisen, han zeela bere garaiko literatura-bilera ezagunenetan parte hartu zuen. Bilera horietan Fauriel, erromantizismoaren aitzindarietako bat ezagutu, eta Frantziako literatura aztertu zuen.

Harremanak izan zituen ideologo errepublikazaleekin, eta frantses tradizio moralista ezagutu eta bereganatu zuen. Horrela, literaturaren kontzeptua aldatzen ari ziren ezaugarriez jabetuz joan zen.

1808. urtean, Henriette Blondel gazte kalbinistarekin ezkondu zen. Emaztea katolizismora bihurtu zen ezkondu eta handik denbora gutxira, eta Manzoni bera ere, bere jarrera agnostikoa alde batera utzirik, Voltaireren deismora hurbildu zen lehenik, eta katoliko egin zen, azkenik, 1810ean.

Manzoniren oparoaldia

Urte hartan, Milanera itzuli zen. Milanen idazleen eta intelektualen bilgune bihurtu zuen bere etxea, eta erromantizismoaren sehaskatzat har daiteke, horrenbestez.

Hiru urtez idatzi gabe ibili ondoren, literaturari heldu zion berriro 1812an, eta Inni sacri (Ereserki sakratuak) obraren lehen abestiak argitaratu zituen (azkena 1822an eman zuen argitara). Handik aurrera, eta 1817. urtea inguru arte, izan zituen Manzonik urterik oparoenak olerkigile, antzerkigile, eleberrigile eta teorialari gisa.

Antzerkiari dagokionez, bi obra hauek ditu aipagarriak: 11 conte di Carmagnola (Carmagnolako kondea, 1820), XV. mendean Venezia eta Milan artean gertatu ziren istiluei buruzko obra erromantikoa, eta Aldechi (1822), Lombardiaren historiari buruzko drama poetikoa. Shakespeareren eragina ageri duten bi antzezlan hauek, Manzoniren olerkigintzaren obra bikaintzat har daitezkeen koruak agertzen dituzte eta bikain dokumentatuta daude; horrez gainera, arau klasikoak hautsi zituen lan horietan, eta horrenbestez, horiek dira erromantizismoaren muina garbien erakusten dutenak.

Olerkietan, berriz, Marzo 1821 (1821, 1821.eko martxoa) eta Il cinque maggio (1822, Maiatzaren 5a), Napoleonen heriotza zela-eta hari buruz idatzitako oda, azpimarratzekoak dira. Goetheren ustez, Maiatzaren 5a gertaera historiko hari buruz sekula idatzi den lanik ederrena da. Hala ere, hasieran esan bezala, Manzoniren obrarik ospetsuena Ezkongaiak eleberri historikoa da. Italiar abertzaletasunaren maisulantzat hartua da, eta Italia berriko hizkuntza eta prosa finkatu zituen.

I promessi spossi (Ezkongaiak)

Manzoni 1821. urtean hasi zen Ezkongaiak eleberria idazten. Lehen bertsioa, Fermo eta Lucia, 1823an amaitu zuen, baina 1827. urtean eman zuen argitara lan osoa, hiru liburukiz osaturiko argitalpen batean. 1842an, dena dela, zuzenduta argitaratu zuen, atalka.

Ezkongaiak eleberria XVII. mendean kokatuta dago, Lombardian, eta Renzo eta Lucia nekazarien istorioa du kontagai: ezkondu nahi duten ezkongaiak dira. Herriko jauntxoa emaztegaiaz maitemindu da, ordea, eta ezkontza hori galarazteko ahalegin guztiak egin ditu: besteak beste, herriko apaiz koldarra mehatxatu. Hainbat gorabeheraren ondoren (gerra, izurria, etab.), gazteak azkenean ezkondu egiten dira.

Garai hartan ohi zen bezala, Manzonik ez zuen irudimenezko gertaerek egia historikoa ezkutatzerik nahi izan, eta irudimena eta historia bateratu zituen horretarako, gertaera eta sentimendu errealak hobeki azaldu ahal izateko. Sinesgarritasuna ematen ahalegindu zen, beraz baina, horretarako lana berridatzi eta herri-hizkuntzara egokitu behar izan zuen 1842ko argitalpenerako, maila guztietako irakurleek, eta ez soilik eliteek, ulertzeko moduko obra izan zedin.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alessandro Manzoni Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.