Alessandro Lecquio
Alessandro Vittorio Eugenio Lecquio di Assaba eta Torlonia[1] (1960ko ekainaren 17a, Lausana, Suitza) aristokrata italiarra da eta Espainiako prentsa arrosako pertsonaia nabarmena. Lequio Kondea deitzen zaio.
Alessandro Lecquio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alessandro Lequio di Assaba |
Jaiotza | Lausana, 1960ko uztailaren 17a (63 urte) |
Herrialdea | Italia |
Familia | |
Aita | Clemente Lequio di Assaba |
Ama | Sandra Vittoria Torlonia |
Ezkontidea(k) | Antonia Dell'Atte (1987ko urriaren 12a - 1997) María Palacios (en) (2008ko azaroaren 15a - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Turingo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | pertsona ospetsua |
Familia
Alessandro Clemente Lecquio di Assaba konde italiarraren bigarren semea da, bere bigarren emaztearekin, Alessandra Torlonia di Civitella-Cesio printzesa. Ahizpa bat du, Desideria Lecquio di Assaba kondesa. Hiru seme-alaba ditu, Clemente, Antonia Dell'Atte modelo italiarrarekin, Alejandro Alfonso, Ana Obregón espainiar aktorearekin, eta Ginevra Ene María Palaciosekin.
Bere amaren aldetik, Beatriz Borboikoa eta Battenbergekoa infantaren biloba da; Alfontso XIII.aren birloba da eta, beraz, Filipe VI.a Espainiakoren lehengusu txikia.
Bizitza profesionala
Alessandro Lecquio Letretan lizentziaduna da Turingo Unibertsitatean, eta Historian doktoretza egin zuen (1986); ondoren, Ekonomiako masterra egin zuen hiri bereko ISVORen (1987). Prestakuntza akademiko horri esker, 1991tik 1992ra, FIADO Ibéricako presidentearen albokoa izan zen.
Telebistan lana
Tarteka, aktore edo hizlari gisa lan egin du telebistako serie batzuetan, hala nola:
- Yo soy Bea (2006)
- ¡Ala... Dina! (2000)
- Día a día (1996-2004)
- Grand Prix del verano (1996)
- Crónicas marcianas (1997-2005)
- El programa de Ana Rosa (2005-gaur egun)
- Superviventes (2005)
- Hable con ellas en Telecinco (2014)
- Algo pasa con Ana (2016)
- Ex, ¿que harías por tus hijos? (2014)