Alessandro Cesarini
Alessandro Cesarini (Erroma, ? - ib., 1542ko otsailaren 13a) italiar elizgizona izan zen.[1]
XV. mendeko azken laurdenean jaio zen, italiar nobleziaren sendi baten kidea izanda. Ez dugu bere bizitzari buruzko daturik 1517ko uztailaren 1ean Leon X.ak kardenal izendatu arte. Sergio eta Baccoren izendapena jaso zuen, 1523an Santa Maria in Via Latakoaren truke, 1540ko Albanokoaren truke eta hurrengo urtean Palestrinakoaren truke eskualdatu zuela.
Medici leinuaren gertukoa, Italiar Gerretan Karlos V.aren alde egin zuen. 1520 eta 1538 artean Iruñe eta Tuterako artxidiozesiaren administratzaile apostolikoa izan zen,[2] Otrantokoa 1526 eta 1536 artean, Alessanokoa 1526 eta 1531 artean, Geracekoa 1534 eta 1538 artean, Catanzarokoa 1536an, Oppidokoa 1536 eta 1538 artean, Jaéngoa 1537 eta 1538 artean eta Cuencakoa 1538tik heriotzera arte.[3][4]
1521–22ko, 1523ko eta 1534ko konklabeetan parte hartu zuen. Santa Maria in Aracoeliko basilikako familia-panteoian lurperatu zuten.
Erreferentziak
- Miranda, Salvador. (2012). The cardinals of the Holy Roman Church. .
- Fernández Pérez, Gregorio. (1820). bHistoria de la iglesia y obispos de Pamplona. II, 203-245 or..
- El paso invisible por Jaén de un gran mecenas del renacimiento, el cardenal Alejandro Farnesio. .
- Muñoz y Soliva, Trifón. (1860). Noticias de todos los ilmos. señores obispos que han regido la diócesis de Cuenca. , 185-186 or..