Alesia
Alesia[1] mandubiar galoen hiriburua izan zen. K.a. 52an bertan utzi zituzten armak, Vercingetorixekek gidatzen zituen galiarren gudarosteak Alesiako setioa galdu eta Julio Zesarren aurrean amore eman ondoren[2]. Gero oppidum bilakatu zen.
Alesia | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Vercingetorixen oroitagarria Alesian. | |
Datuak | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Borgoina-Franche-Comté |
Departamendua | Côte-d’Or |
Barruti | Montbardeko barrutia |
Kantonamendu | canton of Venarey-les-Laumes |
Frantziako udalerri | Alise-Sainte-Reine |
Eskualdea | Borgoina |
Koordenatuak | 47°32′21″N 4°30′02″E |
Azalera | c. 140 ha. |
Historia | |
Eraikitzailea(k) | Zeltak, gero erromatarrak |
Garaia(k) | Burdin Aroa |
Kultura | Zelta, La Tène eta galiar-erromatarra |
Indusketa | |
Zuzendariak | Eugène Stoffel, Michel Reddé, Siegmar von Schnurbein |
Bisitagarria | Bai |
Napoleon III.aren garaian Alise-Sainte-Reine inguruan aztarnak bilatzen hasi ziren baina hiriaren kokapena ez zen zehatza. Hala ere, Mont-Auxois ordokian IN ALISIIA idatzita zuen idazkuna topatu eta gero, aditu gehienek kokapena onartu zuten.
Gaur egun, bisita daitekeen parke arkeologiko bat eraiki da bertan, eta ikusi, batez ere, erromatar garaian (edo galo-erromatar garaian esaten zaio ere)[oh 1] eraiki ziren azpiegiturak.
Alesiako aztarnategia Frantziako monumentu historiko izendapena du[3].
- Erromatar basilikaren hondarrak
- Ucuetis jainko galiarrari egindako erromatar garaiko monumentua
- Brontzezko objektuak ekoizteko labeak
- Erromatar garaiko egituretako oinarriak.
- Ucuetis jainkoari eskainitako monumentuaren atrioaren berreraikitze proposamena.
- Erromatar garaiko oppidumeko foroaren berreraikitze proposamena.
- Erromatar garaiko Alesiaren hiri planoa.
- Martialisen harria. Izen hori ematen ziao galieraz idatzitako idazkun honi. Alise-Sainte-Reinen aurkitutako inskripzioan "IN ALISSIA" irakur daiteke amaieran.
Oharrak
- Frantziar historiografian galo-erromatar garaia erabiltzen da maiz "erromatar garaia" esapidearen ordez.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
- Lur entziklopedietatik hartua.
- «Ancien site d'Alésia» www.pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
Kanpo estekak
- Alésia MuséoParc
- (Frantsesez) Cortadella, Jordi. (2022). «https://www.histoire-et-civilisations.com/thematiques/antiquite/bataille-dalesia-la-decouverte-qui-alimenta-les-polemiques-73465.php» Le Monde Histoire et Civilisations.
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.