Ales harriak

Ales harriak (suedieraz: Ales stenar) Suedia hegoaldeko Eskaniako konderrian dagoen harrespila ezaguna da.

Ales harriak
Ales harriak

Historia

Karbono 14 datazio sistemarekin zazpi ikerketa egin dira eta hauetako batek duela 5.500 urtekoa dela dioen arren, gainerako seirek k.o. 600 urtearen inguruan kokatu dituzte, Iparraldeko Burdin Aroaren amaieran egina izango litzateke beraz.

Egitura

Harrizko itsasontzia itxurakoa da, muturretako harriak handiagoak izanik. 59 harriz osaturik dago eta 67 metrotako luzera hartzen du. Harri bakoitzak 1'8 tonako pisua du.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

55°22′51″N 14°3′28″E
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.