Alertze-lerdeki

Alertze-lerdekia (Gomphidius maculatus) Gomphidiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jateko moduko espeziea, mendiko alertzeetan ateratzen dena. Zuhaixken artean, goroldiotan.

Alertze-lerdekia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaGomphidiaceae
GeneroaGomphidius
Espeziea Gomphidius maculatus
Fr., 1838
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

Kapela: 3 eta 5 cm arteko diametrokoa, mamitsua eta likatsu samarra. Hasieran ganbila, gero irekia, gehienetan kamutsa, titirik gabea. Azala arrosa-arre kolorekoa orban ilunekin. Ertza beherantz biribildua.

Orriak: Hasieran zurixkak, ondoren arrosa-ardo kolorekoak eta azkenean beltzaranak; zabal, dekurrenteak, sabeldunak, bereizgarriak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 6 - 7 x 0,8 - 1 cm, altua, ia berdina, errezel likatsurik gabea. Hasieran zipriztin arreekin zurixka, geroago ilundu egiten da eta ardo-purpura koloreko tonua hartzen du; oinarrian horitu egiten da.

Haragia: Solidoa, argia, azalaren azpian tonu gorri-ardo kolorekoa hartzen joaten da, hori-limoi kolorekoa oinarrian. Zapore leunekoa eta usain ez oso nabarmenekoa.[2]

Etimologia: Maculatus epitetoa latinetik dator, zikindua dagoela esan nahi duen "maculatus" hitzetik. Orbanez estalita egoteagatik.

Jangarritasuna

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

Gomphidius gracilis delakoarekin, honek kapela arre-ardo kolorekoa du, orriak ez dira zikintzen eta ez dira beltzez koloreztatzen (ez dute arrosara biratzen); oin zurixka, pixkanaka beltzez margotzen dena eta oinarri horixka duena. Arrosara jotzen duen haragi zurixka. Zenbait autoreren iritziz, Gomphidius maculatus espeziearen aldaera bat da.[4]

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean, mendiko alertzeen azpian.[5]

Banaketa eremua

Europa, Ipar Amerika.

Erreferentzia

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 426 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 94 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 461 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 368 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.