Alemaniako udalerriak
Udalerriak (alemanez Gemeinden) Alemaniako lurralde banaketarik txikiena da. Herrialdeko laugarren azpibanaketa da Lander (estatu), Kreis (barruti) eta Samtgemeinde (mankomunitate) mailen atzetik. Estatu batzuetan udalerriak maila bat beherago daude eta tartean Regierungsbezirk delako eskualde mota dago. Kasu batzuetan badaude mankomunitate baten parte ez diren udalerriak. Hamar udalerri daude bosgarren banaketa administratibo bat dutenak, denak Bavarian kokatuak. Bestalde, autonomia maila handiena duten udalerriak, ez dira Kreis baten parte. Udalerri hauei Gemeinden ordez, Kreisfreie Städte edo Stadtkreise deritzaie.
Normalean udalerri urbanoei Stadt (hiri edo herri) deitzen zaie eta landa eremuko udalerriei Gemeinde.
Ikuspegi orokorra
3,4 milioi biztanle baino gehiagorekin, Berlin da Alemaniako udalerririk jendetsuena. Beste aldean, Wiedenborstel udalerria dugu, 8 biztanlerekin.
Udalerriak estatuaren arabera
Azken eguneraketa: 2009.
Estatu federala | Udalerriak | Hiri estatusa duten udalerriak | Batez besteko biztanleria[1] | Batez besteko eremua (km²)[2] |
---|---|---|---|---|
Baden-Württemberg | 1,101 | 9 | 9,764 | 32.41 |
Bavaria | 2,056 | 25 | 6,090 | 33.03 |
Berlin | 1 | 1 | 3,416,255 | 891.02 |
Brandenburgo | 419 | 4 | 6,052 | 70.36 |
Bremen | 2 | 2 | 331,541 | 202.14 |
Hanburgo | 1 | 1 | 1,770,629 | 755.16 |
Hessen | 426 | 5 | 14,255 | 48.80 |
Saxonia Beherea | 1,022 | 9 | 7,800 | 45.25 |
Mecklenburg-Aurrepomerania | 818 | 2 | 2,053 | 28.34 |
Ipar Renania-Westfalia | 236 | 22 (23) | 45,446 | 86.08 |
Renania-Palatinatua | 2,306 | 12 | 1,754 | 8.61 |
Sarre | 52 | (1) | 19,935 | 49.40 |
Saxonia | 491 | 3 | 8,595 | 37.51 |
Saxonia-Anhalt | 851 | 3 | 2,835 | 24.03 |
Schleswig-Holstein | 1,116 | 4 | 2,542 | 14.07 |
Turingia | 955 | 6 | 2,397 | 16.93 |
Alemania | 12,013 | 108 (110) | 6,844 | 29.35 |
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Source: Statistisches Bundesamt (as of December 31, 2007)
- Source: Statistisches Bundesamt (as of December 31, 2006), excluding the municipality-free areas