Dominantzia (genetika)
Dominantzia, genetikan, gene baten aleloen arteko erlazioa da, non alelo baten (alelo gainjartzailea) fenotipoaren eraginak locus bereko bigarren aleloaren (alelo azpirakorra) ekarpena maskaratzen duen.
Alelo gainartzailea fenotipoan beti agertzen dena da, organismoa homozigotoa izan ala heterozigotoa izan.
Alelo gainartzailea letra larriz (A, adibidez) idatzi ohi da, eta alelo azpirakorra letra xehez (a, esaterako).
Esate baterako, ilarraren haziaren kolorea kontrolatzen duen geneak bi alelo ditu: batek hori kolorea eragiten du (A), eta besteak berdea (a). Kolore horia eragiten duen aleloa (A) gainartzailea da. Horrek esan nahi du:
- Genotipo homozigoto gainartzailea (AA) duen ilarrak hori kolorekoa izango du hazia.
- Genotipo heterozigotoa duenak ere (Aa) hori kolorekoa izango du.
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.