Aleksandr Jakovlev
Aleksandr Nikolaievitx Jakovlev (Koroliovo, Jaroslavl oblasta, 1923ko abenduaren 2a - Mosku, 2005ko urriaren 18a) errusiar politikari, diplomazialari eta historialaria izan zen.
Aleksandr Jakovlev | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1973 -
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Korolevo (en) ![]() | ||||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||||
Heriotza | Mosku, 2005eko urriaren 18a (81 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Troyekurovskoye cemetery (en) ![]() | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Higher Party School at the Central Committee of the CPSU (en) ![]() Academy of Social Sciences of the Central Committee of CPSU (en) ![]() Columbia Unibertsitatea 1959) | ||||
Hezkuntza-maila | Doctor of Historical Sciences (en) ![]() | ||||
Hizkuntzak | errusiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria, historialaria, ekonomialaria eta Americanist (en) ![]() | ||||
Enplegatzailea(k) | Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Zientzien Errusiar Akademia Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | marines (en) ![]() | ||||
Gradua | Teniente lehena | ||||
Parte hartutako gatazkak | Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | ![]() Russian Party of Social Democracy (en) ![]() | ||||
![]() |
Tropeleko komandantea izan zen Bigarren Mundu Gerran, eta, amaitzean, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistan afiliatu zen. Nikita Khrustxoven agintaldian alderdiko Batzorde Zentraleko kide izendatu zuten, baina atzerrian ikasteko dimisioa eman zuen Fulbright beka batekin, eta 1960an itzuli zen. Leonid Brezhneven agintaldian Agitpropeko zuzendariordea izan zen eta 1977ko Sobietar Konstituzioa idatzi zuen batzordea zuzendu zuen. Kanadako enbaxadore kargura degradatu zuten Sobietar Batasunaren barruan nazionalismo etnikoaren aurka zegoelako.
1980ko hamarkadan itzuli zen, eta Mikhail Gorbatxoven sostengu nagusietako bat bihurtu zen. Kritika gogorrak jaso zituen erreformen aurkarien aldetik, eta dimisioa eman zuen 1991ko estatu-kolpea baino bi egun lehenago. Kolpearen garaian, demokraziaren aldeko indarren alde egin zuen, eta, ondoren, Boris Jeltsinen alde, Vladimir Putinen aurkari bihurtu aurretik.