Aleksandr Dutov
Aleksandr Ilitx Dutov (errusieraz: Алекса́ндр Ильи́ч Ду́тов) (1879—1921) errusiar militar kontrairaultzailea izan zen, Orenburgeko kosakoen buruzagia[1].
Aleksandr Dutov | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kazaly (en) , 1864ko abuztuaren 18a | ||
Herrialdea | Errusiar Inperioa | ||
Heriotza | Shuiding (en) , 1921eko martxoaren 7a (56 urte) | ||
Heriotza modua | giza hilketa | ||
Familia | |||
Aita | Q28497980 | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Nikolaevskaya Cavalry school (en) General Staff Academy (en) Military Engineering-Technical University (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ingeniaria, ofizierra eta politikaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Zalditeria | ||
Gradua | koronel teniente jeneral jeneral | ||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Errusia-Japonia Gerra Brusilov Offensive (en) Armada Zuriaren Udaberriko Ofentsiba Starving March (en) Errusiako Gerra Zibila |
Biografia
Armada tsaristan karrera egin ondoren, Lehen Mundu Gerran batailoi kosako batzuk zuzendu zituen. Otsaileko iraultzaren ostean, joera politiko eskuindarreko erakundeetan parte hartu zuen. 1917eko ekainean burutu zen kosakoen biltzar nagusiko lehendakari aukeratu zuten. Urriko Iraultza Sozialista eta gero, bere menpeko Orenburgeko armada kosakoa Siberiako kontrairaultzaren buru zen Alexander Koltxak jeneral zuriaren esanetara jarri zuen. Txekoslovakiar Legioaren laguntzarekin zenbait hiri konkistatu zituen; baina 1920an, Koltxaken armada garaitua izan zenean, Txinara erbesteratu zen. Bertan, 1921ean, Mahmud Khadzhamirov izeneko militante boltxebike iraultzaile batek hil egin zuen[1].