Aleksandar Vučić
Aleksandar Vučić (serbieraz: Александар Вучић; Belgrad, 1970eko martxoaren 5a) serbiar politikaria da. Serbiako presidentea da 2017ko maiatzaren 31etik.
Zuzenbidea ikasi zuen Belgradeko Unibertsitatean eta Ingalaterran lan egin zuen aldi batez. Zuzenbidea ikasi zuen Belgradeko Unibertsitatean eta Ingalaterran lan egin zuen aldi batez.
1993an sartu zen politikan, ultraeskuindar Serbiako Alderdi Erradikaleko kide gisa. Informazio ministroa izan zen Slobodan Miloševićen gobernuan eta neurri murriztaileak ezarri zituen kazetarien aurka Kosovoko Gerran.
2008an Serbiako Alderdi Aurrerakoia sortu zuen. Ideia ultraeskuindarrak populista, liberal, kontserbadore eta Europaren aldekoengatik aldatu zituen. Defentsa ministro izan zen 2012tik 2013ra, eta lehen ministro 2014tik 2017ra.
2017an hauteskunde presidentzialak irabazi zituen.