Alejandro Larrakoetxea

Alejandro Larrakoetxea Agirrezabala (Izengoitiak: Legoaldi, Hipolito ; Zeanuri, 1892ko otsailaren 26a - Markina, 1976ko urtarrilaren 25a) Bizkaiko idazlea izan zen, Bedita Larrakoetxearen anaia. Karmeldarra. Larrean egin zituen apaiz izateko ikasketak, eta Gasteizen egin zen apaiz, 1916an. Zuzenbide Kanonikoko irakaslea izan zen Begoñan, Calahorran eta Erroman. 1936an bitartekari-lanak egin zituen, EAJko diputatuen eta Vatikanoaren artean, eta elkarrizketa luze bat izan zuen Pizzardo kardinalarekin. Harreman horien lekuko da Euzkadi y el Vaticano (1976) izeneko liburua. Karmeldarren ordenako Nafarroako buru izan zen, 1948-1951 eta 1957-1960 urte bitarteetan, eta ondoren, Vatikanoko artxiboetan ikerlari ibili zen. Grimm anaien ipuin-sorta bat euskaratu zuen, eta 1930-1940 urte bitartean argitaratu zituen Bilbon, Grimm anayen ipuiñak izenburupean. Euzkadi eta Karmengo Argia aldizkarietan eman zituen argitara lanik garrantzitsuenak. Harena da, halaber, Miguel de Cervantes idazlearen La tía Cornelia obraren itzulpena.

Alejandro Larrakoetxea
Bizitza
JaiotzaZeanuri, 1892ko otsailaren 26a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMarkina-Xemein, 1976ko urtarrilaren 25a (83 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Izengoitia(k)Legoaldi eta Hipolito
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaKarmeldarrak

Inguma: alejandro-larrakoetxea-agirrezabala-1892-1976

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.