Alejandro Agustín Lanusse
Alejandro Agustín Lanusse (Buenos Aires, 1918ko abuztuaren 28a - Buenos Aires, 1996ko abuztuaren 26a) argentinar militar eta politikaria izan zen. 1971 eta 1973 artean Argentinako de facto-ko presidentea izan zen.
Alejandro Agustín Lanusse | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1971ko martxoaren 22a - 1973ko maiatzaren 24a ← Roberto Marcelo Levingston - Héctor José Cámpora (en) →
1968ko abuztuaren 26a - 1973ko maiatzaren 25a
1956 - 1960 | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Buenos Aires, 1918ko abuztuaren 28a | ||||||
Herrialdea | Argentina | ||||||
Heriotza | Buenos Aires, 1996ko abuztuaren 26a (77 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Cementerio Memorial (en) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Nation Military College (en) | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | ofizierra, diplomazialaria eta politikaria | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Adar militarra | Argentine Army (en) | ||||||
Gradua | teniente jeneral | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||
Alderdi politikoa | hautagai independente | ||||||
Biografia
Zalditeriako ofiziala zen. 1951n Juan Perón aurkako matxinada batean parte hartzeagatik atxilo hartu zuten, eta lau urtez egon zen espetxean. 1962 eta 1966an Arturo Frondizi eta Arturo Umberto Illia presidenteen aurkako estatu-kolpeetan parte hartu zuen, eta 1968an armadako komandante-buru izendatu zuten.
Erregimen konstituzionalera itzultzearen aldeko baitzen, 1970ean Juan Carlos Onganía presidente-kargutik kentzea bultzatu eta 1971n, Estatu Nagusiko buru zela, Roberto M. Levinsgton ere kargutik kentzea agindu zuen. Urte berean Errepublikako Presidente izendatu zuten, eta Argentinako politika normalizatu ondoren, 1973an hauteskundeak deitu eta Héctor José Cámpora hautagai peronistari itzuli zion boterea.
Isabel Perónen gobernua kargutik eraitsi zuen estatu kolpearen ondoren, administrazio-irregulartasunak leporatu eta bi aldiz atxilotu zuten. 1983an Raúl Alfonsínen gobernuaren alde azaldu bazen ere, urte batzuk geroago Carlos Menemen aurka aritu eta 15 egunez atxiloturik egon zen 1993an.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alejandro Agustín Lanusse |