Alejandro Gorostiaga

Alejandro Gorostiaga Orrego jenerala (La Serena, 1840ko maiatzaren 12a - Santiago, 1912ko urriaren 30a) Txileko militarra zen.

Alejandro Gorostiaga

Bizitza
JaiotzaLa Serena, 1840ko maiatzaren 12a
Herrialdea Txile
HeriotzaSantiago, 1912ko urriaren 30a (72 urte)
Hezkuntza
HeziketaBernardo O'Higgins Military School (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra

Aitaren eta amaren aldetik euskaldunen ondorengoa zen. 1857ko urtarrilean Txileko Eskola Militarrean sartu zen, 1878ra arte zerbitzuak emanez.

1879an Txileko Armadara itzuli zen, Txile, Bolivia eta Peruren arteko Ozeano Bareko Gerra piztu zenean. Urte horretako maiatzean, Coquimbo 1 izeneko batailoi mobilizatuaren komandante izendatu zuten. Pisaguako eraso eta hartzean parte hartu zuen, baita Dolores eta Tacnako guduetan ere.

Txileko militar honen egintza nagusia Huamachucoko gudua izan zen, 1883ko uztailak 10ean gertatu zena, Andrés Avelino Cáceresek zuzendutako Peruko armada garaitua izan zenean. Han, arerio ziren ofizial guztiak hiltzeko agindu zuen, Peruko armada, eta ez armada erregularra, montonera bat zelakoan. Gudu hau, Ozeano Bareko Gerran, magnitude handiko azkenekotzat hartzen da, ondorengo gudu bakanak oso txikiak direlarik.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.