Alejandro Finisterre
Alexandre Finisterre (jaiotzez Alexandre Campos Ramirez, Fisterra, 1919ko maiatzaren 6a - Zamora, 2007ko otsailaren 9a), futbolinaren asmatzailea eta editorea. Frankismoaren garaian deserrian bizi izan zen, Frantzia, Ekuador, Mexiko eta Guatemalan. Mexikon León Feliperi eginiko omenaldia antolatu zuen.
Alejandro Finisterre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Fisterra, 1919ko maiatzaren 6a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Zamora, 2007ko otsailaren 9a (87 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, asmatzailea, editorea eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Real Academia Galega |
15 urte zituela Madrila joan zen ikastera eta bertan hainbat idazle eta intelektualekin harremana eduki zuen. Espainiako Gerra Zibila gertatu zenean zauritu eta ohean geratu zen. Bertan futbola etxetik mugitu gabe jokatu ahal izateko futbolina asmatu zuen. Hala ere bera deserrian bizi izan zeneko garaian León Feliperekin bere alde eginiko lanengatik gogoratzea eskatu izan zuen beti.
Erreferentziak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.