Alejandro Aznar Sainz

Alejandro Aznar Sainz (Madril, 1961) ekonomilari eta enpresaria, Ibaizabal taldearen eta Marqués de Riscal enpresaren jabea, lehenengoak Getxon du egoitza soziala, eta bigarrenak Eltziegon. Forbes zerrendan agertu da Euskal Herriko aberatsenen artean, 2014an eta 2023an. Familiaren aberastasunaren jatorria Eduardo Aznar de la Sota herenaitonak sortutako Naviera Aznar (1860) izeneko enpresan dago, egun Ibaizabal deiturikoa.[1][2]

Alejandro Aznar Sainz
Bizitza
JaiotzaMadril, 1961 (62/63 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Mónica Oriol Icaza
Familia
Hezkuntza
HeziketaAmerican College of Switzerland (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria eta enpresaburua

Biografia

Ardoaren Hiria (Eltziego)

Leysin-eko American College of Switzerland-en ekonomia ikasi zuen eta 1981ean aita hil zenean familiako enpresen kargu egin zen, besteak beste, Minerales y Productos Derivados (Minersa), Herederos del Marqués de Riscal eta Compañía de Remolcadores Ibaizabal (1906).[2] [3]1994ean Marqués de Riscaleko lehendari izendatu zuten, osaba ordeztuz, eta lau urte geroago Frank Gehrirekin jarri zen kontaktuan Bilboko Gugghenheima Eltziegora eramateko, Ardoaren Hiria proiektuaren bitartez.[2]

Marqués de Riscal izeneko polo talde bat du.[2] Guadarrama ibaiaren ertzean La Montana izeneko lursail bat du eta bertan polo zelai bat eraiki zuen, talde ekologisten iritziaren aurka.[2]

Ehiza eremu baten jabea da Retuerta del Bullaque herriko Cabañerosko parke nazionalean, 6.330 hektarea ditu.[1] Lursail honetan 1994ean egindako legez kontrako obra batzuen ondorioz, Auzitegi Gorenak 200.000 euroko isuna jarri zion.[2]

Forbes zerrendan

Forbesen arabera espainiako pertsona aberatsenen artean dago. 2014ko zerrendan 100. postuan agertu zen, 350 milioi eurorekin,[4] eta 2023ko zerrendan markak berdindu zituen, izan ere postu bera lortu zuen diru kopuru berberarekin.[1][5][6] 2014an Euskal Herriko 9. aberatsena izan bazen, 2023an seigarren postura igo zen.[4][5]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Mateos, A.. (2023-11-06). «Seis vascos en la lista de los cien más ricos de España» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  2. (Gaztelaniaz) Bernal, Iratxe. (2023-11-11). «¿Quién es Alejandro Aznar? El empresario vasco que se cuela en la lista Forbes por primera vez» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  3. «COMPAÑÍA DE REMOLCADORES IBAIZABAL - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  4. «Bederatzi euskal abizen» Berria 2014-11-05 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  5. (Gaztelaniaz) «Seis vascos, que amasan más de 5700 millones, entre los 100 más ricos del Estado español» EITB 2023-11-06 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  6. (Gaztelaniaz) EP, NTM /. (2023-11-06). «Seis fortunas vascas entre las cien primeras del Estado, según Forbes» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.