Alegrantziaren aldeko konjura

Alegrantziaren aldeko konjura Gose taldeak Joseba Sarrionandiaren hitzekin sortutako abestia da.[1] 2014an Gosea taldeak argitaratutako Gosariak diskoan plazaratu zuten.[2][3] 2015eko Korrika kulturalaren barruan aritu ziren kontzertuan ematen Euskal Herrian zehar.[4]

Alegrantziaren aldeko konjura
Gose (musika taldea)en musika-lana
Egilea(k)Gose (musika taldea)
Argitaratze-data2014
IzenburuaAlegrantziaren aldeko konjura
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Deskribapena
Honen parte daOlatu arteko txalupa arraroa
HitzakJoseba Sarrionandia
Bestelako lanak
MusikagileaGose (musika taldea)

Disko berean beste hamar kanta agertu ziren. besteak beste hauek: Txalupa, Banku atrakatzaileak, Zoroetxeko harresia, Katuen kantua, Bederatzi te kikara basamortu ertzean, edo Belengo albistiek.

« Juan Kruz eta Antonio de la Fuente anaiak 1750 eta 1835 artean bizi izan ziren Durangon. Zilarginak ofizioz eta musikagileak afizioz, feriarik feria ibiltzen omen ziren, euren belaun azpirainoko galtza, lebita-luze eta hiru puntako sonbreiruekin. Haiena da “Hator hator mutil etxera!” gabon-kanta ezaguna. Haiena da, halaber, “Viva alegrijha” izeneko abestia, zeinean Causino filosofoari eskertu baitzioten alaitasunaren deskubrimendua. Asmakizun garrantzitsu eta eskertu beharrekoa, zalantzarik gabe.  »

—HEA kultur elkartea[5]

Hitzak

Abestiaren izenburuak eta leloak primeran azaltzen dute abestiaren mezua; alaitasunaren aldeko aldarrikapena da abestia; "ez diamante ez perla, ez urre gorririk, alegrantzia baino ez baitago hoberik". Kontzeptu eta terminoak birdefinitzea eta autoritatea eta tradizioa berridaztea dira helburu sakonak. Hitzak higaturik jaso ditugulakoan eta zentzua berrasmatzeko beharra dago.[6][7]

Sekretu handia da eta
maribillosoa
filosofo ilun batek
aurkiturikoa.
Kausinok esan zuen
hizkera landuan
alegrantzia dela
onena munduan.
Ez diamante ez perla
ez urre gorririk;
alegrantzia baino
ez dago hoberik.
[...]

Bizipozarekin lotzen ditugun tradizioko hainbat eta hainbat aipamen azaltzen dira kantuan zehar: Kausino, Juan Kurutz de la Fuente, Antonio de la Fuente, Frai Bartolome, Einstein, Neymar, Bob Marley , Anbotoko Mari, Txaho, Marilyn, Marcos, eta "Natxo soinulari" (Natxo de Felipe)

Erreferentziak

  1. «Gose taldeak 'Gosariak' disko berria aurkeztu du» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
  2. «Gosariak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-17).
  3. «Gose: 'Sarrionandiarekin topo egiteko puntua bilatu behar izan dugu'» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-08-17).
  4. «Joseba Sarrionandia eta Ines Osinaga kontzertuan» Poetak Maiatzean (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  5. HEA. (2022-01-25). Olatu arteko txalupa arraroa. Ines Osinaga eta Joseba Sarrionandia - HEA Kultura Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  6. Sarrionandia, Joseba. (1997). Hitzen ondoeza. Txalaparta ISBN 84-8136-074-0. PMC 489911039. (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
  7. Iratxe Retolaza. 'Gosariak: Joseba Sarrionandiaren poesia'. Poesia Plazara. Intxaurrondo Kultur Etxea. 2015-02-11.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.