Aldude
Aldude[2][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Baigorri-Ortzaize eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 25,9 kilometrora. Altuera 345 eta 1 000 metro artekoa da, eta 23,27 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 327 biztanle zituen.
Aldude | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Eskualdea | Baigorri-Ortzaize | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Euskal Mendialdea | ||
Izen ofiziala | Aldude | ||
Auzapeza (2020-2026) | Martin Suquilbide (independente) | ||
Posta kodea | 64430 | ||
INSEE kodea | 64016 | ||
Herritarra | aldudar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°05′46″N 1°25′33″W | ||
Azalera | 23,27 km2 | ||
Garaiera | 345-1000 metro | ||
Distantzia | 25,9 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 380 (2018: −3) | ||
Dentsitatea | 13,79 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 20,43 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 18,83 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 79,49 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 1,11 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 2,78 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 52,78 (2010) | ||
Erabilera | % 20,55 (2011) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | XVI. mendea |
Bertako biztanleak aldudarrak dira.
Aldudeko ibarreko hiriburua da.
Izena
Aldude beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- frantsesez: Aldudes ("aldüd" ahoskatua)[3]
- gaztelaniaz: Alduides ("aldúídes" ahoskatua)[4]
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:
- Alduide (1193)[5]
- Montes de Alduides (1237)[6]
- Aldude (1353)[6]
- Alduyde (1374, 1381, 1392)[5][6]
- Alduide (1614, Nafarroako Kontuen Ganberako tituluak)[7]
- Les Aldudes (1863)[8]
Etimologia
Aldude izena Aldubide izenaren uzkurduratik datorrela pentsa daiteke. Aldu (garai batean "altu" izendatzeko tokiko hitza zena) eta bide hitzen elkarketak osatzen dutela pentsa daiteke.[9]
Beste toponimoak
Ahuntzarita "ahuntzen arrokaren lekua" esalditik dator.
Elokadi Baztanekiko mugan dagoen txoko bat da, 1863an Iparraldeko eta Bearnoko hiztegi topofrafikoak aipatzen duena.[8]
Eznaratzu aurreko toponimotik dator Esnazu, 1863an Iparraldeko eta Bearnoko hiztegi topofrafikoan Eznazu bezala jaso zena eta Cassiniren mapan Esnaratsu. ez- a es- aldaketa "esne" hitzarekin asimilatzearen ondorio da.
Geografia
Aldude Aldudeko ibarran dago.
Ingurune naturala
Baigorri-Ortzaize eskualdean dago kokaturik udalerria, mendi garaiez inguraturik: Adi (1 459 m) eta Iturrunburu (1 291 m) aipagarrienak izanik.
Urepele eta Bankarekin batera Kintoa osatzen du, Nafarroa Garaiak eta Nafarroa Behereak elkarrekin dituzten larreak.
Klima
Datu klimatikoak (Banka, 1981-2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 22.3 | 29.0 | 33.0 | 35.0 | 36.5 | 41.1 | 40.9 | 42.6 | 37.5 | 35.0 | 28.0 | 24.0 | 42.6 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 11.0 | 12.3 | 15.3 | 16.9 | 20.8 | 23.9 | 25.9 | 26.1 | 23.7 | 19.4 | 14.1 | 11.5 | 18.4 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 6.9 | 7.6 | 10.0 | 11.5 | 15.1 | 18.1 | 20.1 | 20.3 | 17.7 | 14.5 | 9.9 | 7.6 | 13.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.8 | 3.0 | 4.7 | 6.1 | 9.3 | 12.3 | 14.3 | 14.5 | 11.8 | 9.5 | 5.7 | 3.8 | 8.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -12.6 | -13.0 | -8.5 | -2.5 | 1.0 | 3.0 | 6.2 | 3.5 | 1.0 | -1.5 | -7.7 | -9.7 | -13.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 187.6 | 159.5 | 158.6 | 181.2 | 131.5 | 84.4 | 74.9 | 84.4 | 115.3 | 152.9 | 212.5 | 201.6 | 1744.4 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 99.0 | 109.0 | 109.5 | 95.7 | 97.0 | 69.0 | 86.7 | 85.2 | 81.0 | 99.0 | 96.5 | 130.1 | 130.1 |
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[10] |
Auzoak
Historia
1374. urteko Nafarroako artxiboko dokumentu batean agertzen da, Alduyde izenarekin. Populazio finkorik gabeko artzaintza-eremutzat hartzen zen. Aldudeko artzainek, hasiera batean, etxolak altxatzeko eta baratze txiki bat lantzeko eskubidea zuten, baina ez ziren euren lurren jabeak, antzinako araudien arabera, banaezintzat hartzen baitziren. Egungo komunitatearen kokalekua Jourmendi izeneko leku baten gainean gertatu zen.[6]
Populazio handiena XVII. eta XVIII. mendeetan izan zen, Baigorriko ibarretik etorritako artzain eta ezkonberri bikoteekin. Jende horiek aurre egin behar izan zioten etxe eraiki berriak aldian behin eraistera bultzatzen zituzten haraneko agintarien aurkakotasunari. 1765ean Aldudeko biztanleek bost sindiko izendatu zituzten beren arazoez ardura zitezen Baigorriri men egin gabe.
Frantziako Iraultzaren bezperan, Aldudeko ibarreko Batzarrean onartua da. Hala ere, Iraultzaren garaian bakarrik ezarri zen udalerri independentean. 1794ko ekainaren 3an, Konbentzioaren Gerrako Aldudeko guduaren ondorioz herria guztiz erre zuten.[11] 1814an Arthur Wellesley Wellingtongo Dukearen tropek eskualdea inbaditu eta herria erre zuten. 1856tik 1863ra Pirinioen mendebaldean Iruñe eta Baiona arteko burdinbidea Alduden barrena igarotzeko egitasmo bat izan zen, azkenean Irun-Hendaiatik gauzatua.
Duela gutxi arte, Bailea, Perkainenea eta Filipeinea izeneko hiru etxe franko egon ziren, non Frantziako agintariek ez zuten jurisdikziorik. Desertoreen ohiko asilo-lekua ziren. Gauza bera gertatzen zen Esnazu herriko Malsoinea izeneko etxean.
Demografia
1793 | 1800 | 1806 | 1821 | 1831 | 1836 | 1841 | 1846 | 1851 | 1856 | 1861 | 1866 | 1872 | 1876 | 1881 | 1886 | 1891 | 1896 | 1901 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
- | 1 320 | 1 675 | 2 187 | 2 329 | 2 391 | 2 832 | 2 885 | 2 824 | 2 760 | 1 328 | 1 226 | 1 195 | 1 179 | 1 197 | 1 261 | 1 196 | 1 152 | 1 077 |
1906 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 | 1936 | 1946 | 1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 | 2006 | 2007 | 2008 | 2013 | 2018 |
1 042 | 1 008 | 961 | 976 | 984 | 960 | 930 | 851 | 807 | 718 | 586 | 483 | 433 | 395 | 378 | 376 | 373 | 321 | 327 |
Politika
Auzapezak
Hasiera | Amaiera | Auzapeza | Alderdia |
---|---|---|---|
1808 | Jean Ardantz | ||
1815 | Jean Uhide | ||
1816 | Martin Arrambide | ||
1829 | Charles Schmarzow | ||
1831 | Salvat Larre | ||
1833 | Mathieu Barcelona | ||
Jean Arambel | |||
1839 | Charles Schmarzow | ||
1848 | Pierre Mocoçain | ||
1860 | Alfred Saurel | ||
1862 | Étienne Ritou | ||
Jean Bergougnan | |||
1871 | Étienne Ritou | ||
1885 | 1898 | Jean Chabagno | |
1995 | 2014 | Peio Setoain | |
2014 | 2020 | Jean-Michel Dendarieta | |
2020 | karguan | Martin Suquilbide | |
falta diren datuak osatu egin behar dira |
Erakunde publikoak
2017ko urtarrilaren 1era arte, Aldude Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[12]
Garraioa
Euskal Hirigune Elkargoaren esku dagoko Car Express hiriarteko autobus sareak zerbitzatzen du herria. Guztira, line batek eskaintzen du zerbitzua.[13]
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Aldudeko ibarreko herri guztiak sailkatu zituen, mendebaldeko behe-nafarrera euskalkian, Arberoa eta Ortzaize ibarretan hitz egiten zena.[17]
Koldo Zuazok, 2010ean, Aldudek nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[18]
Ondasun nabarmenak
- Herriko plaza, elizaren eta herriko etxearen artean, pilotaleku izan zen XIX. mendetik 1952 arte. Bertan, laxoa izeneko pilota jokoa egiten zen, eskularruz hornitua eta hormarik gabe.
- Iguxkagerrea baserria[19]: XVIII. mendekoa
- Joalginenborda[20]: XIX. mendekoa
- Menementa baserria[21]: XIX. mendekoa
- Harrespilak: hiru Argibel izeneko lekuan.
- Jasokundeko eliza[22]: Esnazun, XIX. mendekoa. Kultura Ministerioak sailkatutako eskulturak ditu[23].
- Andre Mariaren Eliza[24]: Maximilien enperadorearen arrosarioa dago bertan.
- Hilerrian XIX. mendeko hilarriak daude, bi 1805koak.
Hedabideak
Aldudar ospetsuak
- Juan Martin Inda Perkain (1754-1834), pilotaria. (Nafarroa Garaiko Aurizberrin sortu zen).
- Bernard Delhom (1885-1996), luzaroenik bizi izan den Euskal Herriko gizona.
- Joanes Harriet (1899-1972), bertsolaria.
- Suzanne Rose Elosu (1901-1980), mediku eta politikaria. Baionako lehen hautetsi emaztea.
- Jean-Baptiste Urrutia (1901-1979), apezpiku-misiolaria.
- Andre Ospital (1915-1987), idazlea.
- Ernest Bidegain (1922-), idazlea.
- Piarre Erramuzpe (1927-), bertsolaria.
- Gabi Etxebarne (1932-), serora, ekintzaile, idazle eta feminista.
- Mixel Itzaina (1933-), idazlea.
Irudiak
- Urepeleko Errobi Herri Barnean
- Dona Mariko eliza, Herri Barnean
- Piszikultura, Urepeleko Errobin parean
- Esnazu herria
- Jasokundeko Andre Mariaren eliza, Esnazun
Oharrak
- /alðuðe/ ahoskatua (laguntza)
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
- Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- Gran Enciclopedia de Navarra | ALDUIDES. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2-86781-396-4. PMC 72757865. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- «Aldude» www.pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- Don Jose Yanguas Miranda jaunek argitaratu izenak
- (Frantsesez) Raymond, Paul. (1863). Dictionnaire topographique du département des Basses-Pyrénées. Impr. impériale (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- 1907-2000., Nègre, Ernest,. (1998). Toponymie générale de la France.. Droz PMC 467131108. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- Bankako estazioko balio klimatologikoak. Frantziako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- AL Harmonville. Dictionnaire des dates, des faits, des lieux et des hommes historiques. I.
- Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11. Argia.com
- (Frantsesez) «Ipar Euskal Herriko TXIK TXAK sarea: garraio publikoaren gorakada handia hilabetean.» France Bleu 2019-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
- «Arambel, Leon - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
- «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
- «Bizkaitarrekin gazteleraz Iparraldeko artzainek - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- Iguxkagerrea: Frantziako Kultura Ministerioa, Mérimée datu basea
- Joalginenborda: Frantziako Kultura Ministerioa, Mérimée datu basea
- Menementa: Frantziako Kultura Ministerioa, Mérimée datu basea
- Jasokundeko kapera: Frantziako Kultura Ministerioa, Mérimée datu basea
- Esnazuko eliza: Frantziako Kultura Ministerioa, Palissy datu basea
- Andre Mariaren eliza: Frantziako Kultura Ministerioa, Mérimée datu basea
- «Wayback Machine - Nafarroako herri eta hiri senidetuak» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Frantsesez) Kanalduderen webgunea