Alderdi Quebectarra

Alderdi Quebectarra (frantsesez: Parti Québécois [PQ]) Kanadako Quebec probintziaren subirautza nazionalaren alde dagoen alderdi politiko bat da. Alderdi honek usadioz langile mugimenduaren babesa izan ohi du. Halere, beste alderdi sozialdemokratek ez bezala, berez Alderdi Quebecarrak ez du alderdi mugimenduaren lotura formalik. Alderdi Quebectar edo PQko kide eta jarraitzaileei Pekistak (frantsesez Péquistes) deitu ohi zaie.

Alderdi Quebectarra
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaKanada
IdeologiaQuebeceko nazionalismoa
Jarduera
Kide kopurua70.001
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1967ko urriaren 11
Sortzailea
webgune ofiziala
Twitter: partiquebecois Edit the value on Wikidata

1968an René Lévesque politikariaren Mouvement souveraineté-association eta Ralliement national alderdien arteko elkarketatik sortu zen.

Alderdi Quebectarra izan zen Quebeceko autodeterminazio erreferendumaren bultzatzaile nagusia, 1980an. Galdeketa horretan Kanada batuaren aldekoek irabazi zuten, botoen %60arekin. Alderdiak ez zuen amore eman eta 1995ean bigarren erreferendum bat lortu zuen, unionistek ere irabazita baina ozta-ozta (botoen %50,40).

Bere historiako emaitzarik onena 1981ean lortu zuen, 1.773.237 botoekin (%49,26). 2014an, aldiz, inoizko emaitzarik kaxkarrena eskuratu zuen, 1.074.120 botoekin (%25,38).

Quebeceko independentzia defendatu arren, XXI. mendeko hasierako urteetan alderdiak -bere hauteskunde-emaitza txarrak behartuta, nonbait- bere diskurtso independentista bigundu du. 2016an aukeratutako buruzagiak, Jean-François Lisée-k, garrantzi handiagoa eman zion Quebeceko Gobernua berreskuratzeari eta Quebeceko identitate nazionala garatzeari, independentziari baino [1]

Buruzagiak

Alderdiko buruzagiaAlderdiko buruzagitzaQuebeceko lehen ministroa
René Lévesque1968–19851976–1985
Pierre-Marc Johnson1985–19871985
Guy Chevrette1987–1988Ez zen inoiz izan
Jacques Parizeau1988–19961994–1996
Lucien Bouchard1996–20011996–2001
Bernard Landry2001–20052001–2003
Louise Harel2005Ez zen inoiz izan
André Boisclair2005–2007Ez zen inoiz izan
François Gendron2007Ez zen inoiz izan
Pauline Marois2007–gaur egun2012-gaur egun

Hauteskunde emaitzak

PQ alderdiaren hautesnkunde emaitzen bilakaera.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.