Alderdi Progresista (Norvegia)

Norvegiako Alderdi Progresista (Norvegieraz, Fremskrittspartiet, FrP) Norvegiako bigarren alderdi bozkatuena da gaur egun, Parlamentuan 41 eserlekurekin. Beraien burua kontserbadore eta liberaltzat daukate, baina komunikabide gehienen arabera alderdi populista eskuindarra da.

Fremskrittspartiet
BuruzagiaSiv Jensen
Sorrera1973
Egoitza nagusiaOslo
Ideologia politikoaKontserbadurismoa
www.frp.no

Anders Lange-k sortu zuen 1973an, zergen kontrako eta askatasun indibidual eta ekonomikoaren aldeko alderdi gisa. Era berean, Norvegiako Ongizate-estatua murriztearen aldekoa da, burokrazia arindu eta merkatu askeko ekonomia bultzatzeko. Inmigrazioari dagokionez, etorkin kopurua murriztearen alde dago, baita integrazioa eta ordena publikoa zorrotz betearaztearen alde ere.

1997ko hauteskundeetan inoizko emaitzarik onena lortuta, bigarren postua eskuratu zuen. Tradizionalki, gainerako alderdiek uko egin izan diote Alderdi Progresistarekin lankidetza zuzenean aritzeari, populismo argudioak dituela aitzaki hartuta. Dena den, pixkanaka Alderdi Kontserbadorea gero eta gertuago agertu ohi da, bereziki 2005etik aurrera.

Historia

FrP 1973an sortu zuen Anders Lange-k, zergen aurkako protesta-mugimendu gisa.[1] Carl I. Hagen-ek eragin handia izan zuen haren garapenean, 1978tik 2006ra bitarteko alderdiko liderra.[2][3] Siv Jensen alderdiko liderra izan zen 2006 eta 2021 artean, eta 2021eko otsailean jakinarazi zuen uko egingo ziola alderdiaren hurrengo konbentzioari maiatzean.[4] Sylvi Listhaug, bere alboko buruzagiak, hurrengo liderran bihurtu zen, 2021eko maiatzaren 8an.[5]

Hauteskundeetako emaitzak

Data Botoak Aulkiak Egoera
# % # +/-
1973 107.784 %5,0
4 / 155
- Oposizioa
1977 43.351 %1,9
0 / 155
-4 N/A
1981 109.564 %4,5
4 / 155
+4 Oposizioa
1985 96.797 %3,7
2 / 157
-2 Oposizioa
1989 345.185 %13,0
22 / 165
+20 Oposizioa
1993 154.497 %6,28
10 / 165
-12 Oposizioa
1997 395.376 %15,30
25 / 165
+15 Sostengua
2001 369.236 %14,64
26 / 165
+1 Sostengua
2005 581.896 %22,06
38 / 169
+12 Oposizioa
2009 614.530 %24,26
41 / 169
+3 Oposizioa
2013 463.560 %16,35
29 / 169
-12 Koalizioa
2017 444.683 %15,19
27 / 169
-2 Koalizioa
2021 346.474 %11,6
21 / 169
-6 Oposizioa

Kanpo estekak

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Morini, Thiago Ferrer. (2013-09-11). «La ultraderecha xenófoba toca el poder en Noruega» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-06-05).
  2. Txantiloi:Nb Forr, Gudleiv. (2020-02-25). Carl I Hagen. (Noiz kontsultatua: 2022-06-05).
  3. Widfeldt 2014, p. 109, 113.
  4. (Ingelesez) «Leader of Norwegian populist party to step down» The Local Norway 2021-02-18 (Noiz kontsultatua: 2022-06-05).
  5. (Norvegieraz [bokmål]) AS, TV 2. (2021-05-08). «Sylvi Listhaug lover å gjenreise Fremskrittspartiet» TV 2 (Noiz kontsultatua: 2022-06-05).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.