Alderdi Progresista (Brasil)
Alderdi Progresista, Brasilgo erdi-eskuineko alderdi bat da. 1995an sortua izan zen Partido Progressista Brasileiro PPB izenarekin, Alderdi Progresista Erreformista eta urte bete lehenago sortutako beste Alderdi Progresista batek bat egin zutenean. 2003an, bere izena, gaur egungo PPgatik aldatu zuen. Alderdiak, Fernando Henrique Cardoso babestu zuen Sozial Demokrazia Brasildarraren Alderdiarekin eta Fronte Liberalaren Alderdiarekin koalizioan.
Alderdi Progresista (Brasil) | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | PP eta PP |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Brasil |
Ideologia | kontserbatismoa |
Jarduera | |
Kide kopurua | 1.409.903 |
Agintea | |
Lehendakaria | Ciro Nogueira Lima Filho (en) |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2003ko apirilaren 4a |
Aurrekoak | Reform Progressive Party (en) eta Progressive Party (en) |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
2002an, Brasilen aukeratzen diren 513 diputatuetatik, 49 lortu zituen, eta, hauteskunde presidentzialetan, PSDBko Jose Serra babestu zuen, Luiz InĂ¡cio Lula da Silvaren aurka porrot egin zuena.
Lau urte beranduago, 2006ko Brasilgo hauteskunde orokorretan, zazpi diputatu galdu zituen eta ofizialki, presidentegai bakar bat ere ez zuen babestu.