Kataluniako Europar Alderdi Demokrata
Kataluniako Europar Alderdi Demokrata (katalanez: Partit Demòcrata Europeu Català), PDeCAT siglez ezaguna, Kataluniako alderdi politiko errepublikano eta independentista bat da.
Kataluniako Europar Alderdi Demokrata Partit Demòcrata Europeu Català (PDeCAT) | |
---|---|
Sorrera | 2016ko uztailaren 10a |
Egoitza nagusia | Provença Kalea, 339 Bartzelona, Katalunia |
Ideologia politikoa | kataluniar independentismoa, liberalismoa, zentrismoa, europeismoa, humanismoa eta katalanismoa |
Kideak | Junts pel Sí Kataluniako Gaztedi Nazionalista |
www.partitdemocrata.cat |
2016ko uztailaren 10an sortua izan zen, Kataluniako Konbergentzia Demokratikoaren ondorengoa da eta bere burua alderdi “demokrata, katalanista, independentista, europeista eta humanista” gisa aurkeztu zuen[1].
PDeCAT alderdiak Junts per Catalunya koalizioa bultzatu zuen 2017ko Kataluniako hauteskunde autonomikoetan,[2] esparru elektoral zabal bat sortzeko helburuarekin. Geroztik, PDeCAT alderdia ez da inoiz hauteskundeetara bere siglekin aurkeztu.
Erreferentziak
- Alderdi Demokrata Katalanaren bederatzi oinarriak eta bere nabardurarik gabeko independentismoa. 2016ko uztailaren 11. Lavanguardia.com (Gaztelaniaz)
- (Katalanez) 324cat. (2017-11-13). «Junts per Catalunya: el nom de la llista de Puigdemont i el PDeCAT per al 21D» CCMA (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.