Aldea
Aldea[1][lower-alpha 1] Oibar ibarreko Lerga udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Zangozerria eskualdean.
Aldea | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Zangozerria |
Udalerria | Lerga |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Aldea |
Posta kodea | 31494 |
Herritarra | aldeatar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°34′12″N 1°28′53″W |
Garaiera | 614 metro |
Distantzia | 57,0 km (Iruñetik) |
Demografia |
XV. mendean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Lergako Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak aldeatarrak ziren.
Izena
Aldea beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Aldea ("aldéa" ahoskatua)
- nafar erromantzez edo aragoieraz: Aldea ("aldéa" ahoskatua)
Gainera, toponimoa modu bakarran agertu da historian zehar:[2]
- Aldea (1079)
- Aldea (1366)
- Aldea (1570)
- Aldea (1701)
- Aldea (1802)
- Aldea (1975)
Etimologia
Aldea euskal jatorriko izen bat da, eta ez du esanahi handirik, baina gogoan izan behar da "aldea" Zangozaldean edo Durangaldean erabiltzen dela "inguru hurbila"-ren sinonimo gisa.
Historia
Antso IV.a Gartzeitz Gartzia Semenetz handikiari besterendu zion, eta haren alargunak 1079n Leireko San Salbatoreri eman zion. Bere eliza ere monasterio honetara transferitua izan zen. 1366an nekazarien lau su zituen eta mende beraren barruan bere kontzejuko maioral bat 1395ean agertzen da dokumentatuta. Garai hartan Oibar ibarran kokatua zegoen. 1427an hamar etxe desagertu zirela esaten da, orduan su bakarra zuen, Leireren jabegokoak izateari utzi zion, eta haren jauna Oier Maulekoa zen, XVI. mendean haren ondorengoen zati handi bat zuena, 1467 baino lehen hutsik zegoena. 1802an Granada Egako dukearen jaurerria zen.
Oharrak
- /alð̞é.a/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Aldea - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).