Alde Zaharra (Ordizia)
Ordiziako Alde Zaharra Gipuzkoako Goierri eskualdeko Ordizia udalerriko alde zaharra edo gune historikoa da. Hain zuzen ere, udalerri honetako erdigunean kokatua dago.
Alde Zaharra | |
---|---|
Euskal Herria | |
Alde Zaharraren ikuspegi orokorra Arramenditik ikusita. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Ordizia |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°03′12″N 2°10′44″W |
Garaiera | 155 metro |
Demografia |
Ezaugarriak
Ordiziako Alde Zaharraren hiri-morfologia suteen, gerren eta herriaren beraren aurrerapenaren ondorioz, eraldakuntza handia jasan du. Halere, ordea, oraindik ere Erdi Aroko tipologia gordetzen du neurri handi batean, bide-trazadurari eta lurzatiketari dagokienez.
Herriaren oinplanoa erregularra da, forma obala eta itxia du. Kale nagusiak hiru dira eta ekialdetik mendebalderako orientazioa dute. Erdikoa —Kale Nagusia— zuzena da, eta bertatik igarotzen zen Behobiako Errege-bidea. Honek, gainera, harresiaren ateetako bi lotzen zituen. Alboetako kaleek, alegia Santa Maria kaleak eta gaur egun Goenkalek eta Elkano kaleak osatzen dutenak, harresiaren trazadura eliptikoa itxuratzen zuten; eta honen hegoaldean eliza —parroki gotorlekua— zegoen kokatuta. Hirigunearen zati honetan Etxezarreta kaleak markatzen du hesiaren kanpoko lerroa. Zeharkako arteria batek —egungo Goitia kaleak eta Kale Nagusiak okupatzen dutenak— herriko beste bi ateak lotzen zituen.
Hirigunearen barruan, Kale Nagusiaren, Goenkaleren eta Elkano kalearen artean Plaza Nagusiaren erdiko espazio handia irekitzen da, eta honen aurrean Udaletxea dago. Beste espazio publiko aipagarri bat Barrena jauregiaren aurreko lorategiak dira, antzinako barrutiaren muturrean aurkitzen direnak. Lurzatiketak Erdi Aroko zenbait ezaugarri gordetzen ditu: esate baterako, fatxada estuko oin sakon tipikoak, herriaren barneko etxadi bikoitzak, eta herriaren muturretako etxadi bakunak.
Kaleak
Parkeak
- Barrena parkea
Eraikin nagusiak
Eraikuntzak tipologia askotarikoa du, bertan XIX. eta XX. mendeetako jarduketak nagusitzen dira. Garrantzi berezia duten eraikin aipagarrienak ondokoak dira:
- Abaria jauregia
- Barrena jauregia: XVII. mende hasierakoa.
- Barretxe jauregia
- Gazteluzar edo Ibarbia jauregia
- Jakes etxea
- Jasokundeko Andre Mariaren eliza: XIII. edo XIV. mendeetan sortua, egungo eliza XVI. mendekoa da eta dorrea barrokoa[1]
- Herri Antzokia
- Karkaba eta etxadi arteko guneak
- Lazkaibar balda
- Muxika dorretxea
- Ordiziako udaletxea: 1830-1832 artean eraikia.
- Ordiziako enparantza nagusia eta 1925eko Azoka, estetika neoklasikoan
- Santa Maria 20
- Sujetoenea
- Zabala jauregia
1996ko martxoaren 12an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen Ordiziako Hirigune Historikoa, Sailkatutako Kultura Ondasuna[2].
Iruditegia
- Santa Mari kalea.
- Etxezarreta kalea.
- Jorge Oteiza oriotar eskulturgilearen 2 gaineko 1, multzo hirukoitza.
- Kalea.