Alde Zaharra (Mutriku)
Mutrikuko Alde Zaharra Gipuzkoako Mutriku udalerriko Alde Zaharra edo Herrigune Historikoa da. 1995eko abenduaren 29an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen hirigune historikoa, Sailkatutako Kultura Ondasuna[1].
Mutrikuko Alde Zaharra | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Mutriku |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′26″N 2°23′08″W |
Demografia |
Historioa
1209. urtean Alfontso VIII.a Gaztelakoak Mutrikuri Hiri-Gutuna eman eta Fernando III.a Gaztelakoak eta Alfontso X.a Gaztelakoak bere eskubideak berretsi zituzten.
Sorreratik Mutrikuko herriaren historia itsasoari lotua egon da. Bere portu baleazale, arrantzale eta kortsarioa denbora luzez herriko ekonomiaren ardatza izan da. Kantauriko portu garrantzitsuenetakoa izan zenez, aberastasun handiko garaiak ezagutu izan ditu, ondorioz, aberstasun ekonomiko hau mendez-mende herriko eraikin ederretako harri eeta armarrietan islatu izan da, antzinatik itsasotik jasotako ondarea izan delarik.
Ezaugarriak
Herria antzina harresiz inguratua zegoen eta portuaren goialdean kokatua, bien arteko malda edo desnibelak Erdi Aroan muinoetan eraiki ohi ziren herrien trazaketa berbera du. Alde Zaharreko ardatz nagusia Erdiko kalea da, eta Beheko plazatik hasita, antzina, herriko eliz parrokiaren kokalekua den Txurruka plazararte hedatzen da. Alde batean Konde kalea eta bestera Barrenkale eta Frontoi kalea daude, kale guzti hauek beste hainbat kale estu, malda bizikoak eta eskaileradunek elkarlotzen dituzte.
Mutrikuko Alde Zahar edo Hirigune Historikoak hein batean zatiketa gotikoa mantendu du, eta bertan XV, XVI, XVII eta XVIII. mendeetako balio historiko-artistiko handiko jauregi eta etxeak daude.
Eraikin nabarmenak
- Andre Mariaren Jasokundearen eliza (1803-1843)
- Galdona jauregia: XVII. mendeko eraikuntza barrokoa.
- Berriatua dorretxea, edo Sulengua (su-lehengoa), 1533ko sutea baino lehenagokoa baita.
- Txurruka plaza, Kosme Damian Txurruka almirantearen omenezko eskulturaduna.
- Mutrikuko udaletxea
- Zabiel jauregia (XVI. mendekoa): Granada de Egako Dukeen maiorazkoarena izandakoa, gaur egun Kultur Etxea da.
- Olazarra-Mizkia jauregia.
- Montalivet jauregia (XVIII. mendekoa).
- Moilako dorretxea
- Arrietakua jauregia: XVIII. mende hasieran Antonio Gastañeta teniente jeneralak eraikiarazi zuen.
- Santa Katalina komentua
- Luardo dorretxea
- Loja Zaharra
- Bentaleku Zaharra