Alde Zaharra (Gares)
Garesko Alde Zaharra Nafarroako Gares udalerriko herrigunea edo alde zaharra da.
Garesko Alde Zaharra | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kale Nagusia, Garesko Alde Zaharrean. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Gares |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°40′19″N 1°48′56″W |
Demografia |
Ondasun nabarmenak
- Cubiertos etxea: XVII. mendean eraikia, gaur egun Garesko udaletxea da eta Plaza Nagusian dago.
- Donejakue eliza: XII. mendeko eraikina, eliza barruan Santiago apostoluaren egurrezko irudi erromaniko bat dago, "Beltza" izenaz ezagutua, duen kolore beltza dela eta. Horrez gain, Arrosarioko Ama Birjinaren irudi bat eta San Bartolomeren harrizko beste irudi bat.
- Garesko harresia: zutik dirau herria inguratzen duen Erdi Aroko harresia.
- Garesko zubi erromanikoa: zubi hori da herriaren gaztelaniazko izenaren jatorria; izan ere, Antso Nagusia erregearen emaztearen aginduz eraiki omen zen zubia XI. mendean. Zubitik igarotzen da Donejakue bidea. Zubia 110 metroko luze eta 4 metroko zabal da, eta erdi puntuko zazpi arkuk eta bost euskarrik eusten diote.
- Granako errege jauregiaren arrastoak, Evreux familiaren erregeen jauregi izandakoa.
- Gurutzearen eliza: eliza barruan germaniar jatorriko Y formako jainko gotiko bat dago.
- Jabeagoaren jauregia, Kale Nagusian dagoen estilo italiareko jauregia da. Nafarroako errege-erreginen Comptos Ganberako ondarea defendatzen zuen fiskalaren bizitoki izandakoa.
- Loturaren etxea, estilo italiarrekoa, zubiaren ondoan dago.
- San Pedro eliza: elizaren barruan Puyko Ama Birjina dago. Dorrea Santos Angel Otxandategi arkitekto neoklasikoak egin zuen.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.