Alde Zaharra (Elorrio)

Elorrioko Alde Zaharra Bizkaiko Elorrio udalerriko herrigune historikoa da. Elorrioko ezaugarririk nabarmenetarikoa oroigarriz beteriko udalerria izatea da. 1964an Monumentu Multzo Historiko-Artistiko izendapena era ofizialean jaso zuen Bizkaiko lehenengo udalerria izan zen.

Elorrioko Alde Zaharra
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaElorrio
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°07′49″N 2°32′32″W
Demografia

Kalerik kale joanez gero, jauregi asko topa daitezke, gehienak XVI-XVII. mendekoak. Bertako biztanleen ondasun oparotasuna isladatzen duten berpizkunde eta barroko tankeretako eraikinak.

Eraikin hauen ezaugarri nagusienetakoa jabedunen aitor-semetasuna aldarrikatuz beraien etxaurreetan harro agertzen dituzten armarriak dira, bai eta beraien lorategietara begira dauden egutera zabalak ere.

Jauregi, eraikin eta armarri guzti hauek bisitatzeko modurik onena, Ondare Ibilbidea delakoa egitea da. Horretarako Elorrioko udalak doako audiogida eskaintzen dizu.

Ondarea

Eliza

XVI. mendea

XVII. mendea

XVIII. mendea

XIX. mendea

XX. mendea

Bestelakoak


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.