Alde Zaharra (Doneztebe)
Doneztebeko Alde Zaharra Nafarroako Doneztebe udalerriko herrigunea edo alde zaharra da. 1982an Nafarroako kultura ondasuna izendatua izan zen.
Doneztebeko Alde Zaharra | |
---|---|
![]() | |
![]() Doneztebeko herrigunearen ikuspegi orokorra. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Doneztebe |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°07′53″N 1°40′14″W |
Demografia |
Ondasun nabarmenak
Eraikinak
- Doneztebeko pilotalekua
- Doneztebeko udaletxea: Udalaren egoitza da.
- Erraztunea etxea: Gaur egun hutsik dago baina garai batean hemen ospe handiko Joaquín Larregla musikagile nafarra (1865-1945) bizi izan zen, pianorako Viva Navarra jota konposatu izanagatik ezaguna.
- Jauregi etxea: XVIII. mendeko etxea da eta kanpoaldean Bertiz eta Ezpeleta abizenen armarriak agertzen ditu. Bere paretan Doneztebetik hainbat hiritara dagoen distantzia ikus daiteke, baita udalerriaren itsasoaren gaineko altuera ere.
- Merkatarien kaleko etxe gotikoa: XV. mendearen bukaeran Donezteben hainbat dorretxe eraiki ziren. Hau da bere jatorrizko egoera hobekien mantendu duena.
- San Pedro eliza: XVI-XVIII. mendeen artean eraikia.
Kaleak
- Eliza karrika: San Pedro eliza dago.
- Intzakardi kalea: Kale honetan hainbat etxe interesgarri daude, tartean Jauregi etxea.
- Karrika Nagusia: Kale Nagusian, okindegiak formatu bera izanen zuen garai batean. Egun, bigarren solairuko leihoak gordetzen dira, frisoa eta guzti.
- Merkatarien karrika: Bertan, Taberna etxea, Doneztebeko udaletxea eta Merkatarien kaleko etxe gotikoa dago.
- Santa Luzia karrika: Eliza karrikako Txarrakoena etxea eta Merkatarien karriko Merkatarien kaleko etxe gotikoaren artean hedatzen da.
Plazak
- Plaza Txikia: Bertatik etxe gotikoa (zaharberritua) eta elizako dorrea ikusten ahal ditzazkegu.
- Portalea: Plaza honetan, San Pedro festetan Trapatan izeneko dantza egiten da. Bertako dantza da, eta neska-mutilek parte hartzen dute. Banderaren dantza ere plaza honetan egiten da.
Irudi-galeria
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.