Aldatze jauregia
Aldatze jauregia, Iñarra jauregia edo Elexalde jauregia Gipuzkoako Eibar udalerriko izen berdineko Aldatze auzoan dagoen jauregi bat da.
Aldatze jauregia | |
---|---|
Aldatxe jauregiaren irudia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Eibar |
Koordenatuak | 43°11′12″N 2°28′14″W |
Arkitektura | |
Jauregiaren jatorria ezezaguna da baina XVII. mende aurrekoa dela jakina da, mende honetan bere jabea zen Juan Lopez Iñarrak berreraiki eta handitu baitzuen. Oinplano laukizuzena eta lau isuriko teilatua duen eraikina da, aurrealdean Iñarratarren armarria ere badu.
XX. mendearen hasieran, 1914 urte aldera, Gure Andre Patukoaren ordenako mojak eraikinean bizitzen jarri ziren, bertan neskatoentzako Eibarko Santa Maria Probidentziakoaren ikastetxea ezarriz, gaur egun, neskato nahiz mutikoentzako ikastetxe mistoa dena.
Ikus gainera
- Gipuzkoako kultura ondasunak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.