Alcocero de Mola

Alcocero de Mola Burgosko udalerri txikia da, Burebako eskualdean dagoena. Emilio Mola konspiratzaile militarra bertan hil zelako da ezaguna.

Alcocero de Mola
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
AlkateaJesús María Estefanía Virumbrales (en) Itzuli
Izen ofizialaAlcocero de Mola
Posta kodea09258
INEk ezarritako kodea09010
HerriburuaAlcocero de Mola (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak42°28′29″N 3°21′25″W
Map
Azalera8 km²
Altuera795 m
MugakideakCastil de Peones, Prádanos de Bureba, Carrias, Valle de Oca eta Cerratón de Juarros
Demografia
Biztanleria41 (2023)
1 (2022)
alt_left 9 (%22) (%56,1) 23 alt_right
Dentsitatea5,13 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia947
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaBU
alcocerodemola.es

2014an 33 biztanle zituen.

Demografia

Bilakaera demografikoa
190019101920193019401950196019701980199020002010
29527522922820519917512579625040

Herriaren izena

1938rarte Alcocero deitzen zen baina 1938ren ekainaren 3tik aurrera eta BOEn agertu zen bezala "de Mola" gehitu zioten. Emilio Mola, Espainiako Errepublikaren aurkako buruzagi handienetariko bat, bertan hil eta bere omenez herriari bere izena gehitu zioten.

Nahiz eta gaur egungo Espainiako legearen kontra joan (besteak beste, Frankismoko izenak kendu behar dira) izenak horrela dirau XXI. mendean.

Molaren aldeko oroitarria

Hainbeste harrizko eskailera igo eta gero, 20 metroko hormigoizko laukizuzen baten itxura duen oroitarria dago. Barrutik eskailerak daude eta gora igo ahal zen (gaur egun atea tapiatuta dago). Diktadura faxistetako arkitekturaren adibide on bat da, handia eta ikusgarria. Erorien Haran txiki batekin konparatu ahal da, eta baita Mussolinik eta Hitlerrek hain gustukoak zituzten eraikinekin.

Behealdean bost gurutze daude. Bertan agertu ziren Mola eta berarekin zihoazen lau lagunak. Beraz hilerri baten itxura eman zioten "gune sakratua" deituz. Bertan, harritzar handi batean, Molaren aldeko hainbat esaldi idatzita daude.

Gaur egun ere eztabaidatzen da ea benetan istripu bat izan zen edo Mola nahita erail ote zuten Francoren aldekoek. XXI. mende honetan, faxista melankoliko batzuk bisitatzen dute noizean behin eta baita, antifaxistek, gune honen aurkako ekintza ugari egin dituzte. Baina orokorrean, gune hau erdi ahaztuta dago Burgoseko herri txiki honetan.









Ikus, gainera

  • Burgosko udalerrien zerrenda

Kanpo estekak

Geografia
Gaztela eta Leon
Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.