Alcántarako Ordena

Alcántarako Ordena[1] (gaztelaniaz: Orden de Alcántara) 1154an Leóngo Erresuman sortutako ordena militar eta erlijiosoa da.

Alcantarako gurutzea, ordenaren ikurra

1093an Henrike Borgoinakoak São Julião do Pereiroko Ordena sortu zuen. Kristauek Alcántara konkistatu zutenean, hasieran Calatravako Ordenak hiria defendatu zuen. Baina lau urte geroago Calatravakoek defentsa bertan behera utzi zutenean, Alfontso IX.a Leongoak zeregina São Julião do Pereiroko Ordenari eman zion, izena aldatzearen truke.

Joan Zúñiga Pimentel azken maisu nagusia izan zen 1492an Errege-erregina Katolikoek Ordena bereganatu zutelako. Urte berean Alexandro VI.a aita santuak koroari betiko lotu zion. 1873an eta 1931n kendua, egun, Calatrava, San Jakue eta Montesako ordenekin batera elkarte zibil bat besterik ez da.

Erreferentzia


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.