Alcalá Mecoko espetxea
Alcalá Mecoko espetxea (gaztelaniaz: Centro Penitenciario de Alcalá Meco) edo Centro Penitenciario Madrid II, Madrilgo Erkidegoaren Alcalá de Henares herrian dagoen presondegia da, Mecotik gertu.
Alcalá Mecoko espetxea | |
---|---|
Espetxe-sistema | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Madrilgo Erkidegoa |
Udalerria | Alcalá de Henares |
Koordenatuak | 40°31′21″N 3°19′48″W |
Ezaugarriak
Arkitektonikoki Espainian oso presondegi berezia da. 1981ean eraiki zen segurtasun handiko Suitzako espetxeen eredua jarraituz. Eredu hori Alcalá Mecon bakarrik erabili zen. Gaur egun nahiko espetxe zaharkitua da eta, horren ondorioz, neurri handi batean Audientzia Nazionalaren menpe dauden prebentzio egoerako presoekin edo ingurukoak direnekin erabiltzen da.
1.000 preso inguru ditu bi zonalde independentetan banatuta (emakumeak zein gizonak). Zerbitzu amankomunak gutxi dira: bulegoak, sarbideak, sukaldea eta polirikoldegia. Urte batzutan bertako gizonezko futbol taldeak erregional mailan jokatu du.
Espetxearen kostea garaiko 1.300 milioi pezetakoa izan zen. Eraikitako zabalera 62.478,00 m2koa da. Lur eremu osoa 231.581,00 m2koa da. 522 ziega ditu eta beste 118 osagarriak.
Ihesaldi ospetsua
Maila handiko segurtasun espetxea izan arren, 1984ko apirilean hiru preso arruntek ihes egitea lortu zuten. Horretarako xaboia eta tinta erabiliz, pistolak antzekoak egin zituzten. Presoak oso talde biolentoa zen, Rafael Bueno Latorreren taldea. Ihes egindako hiruetatik bi, Antonio Álvarez Gallego eta Antonio Retuerto González, berriro ere harrapatuak izan ziren baina taldeko burua, Rafael Bueno, oraindik libre dago.[1]
Beste preso ospetsuak
Presondegi honetan, besteak beste, pertsonaia hauek egon ziren entzerratuta:
- José María Ruiz-Mateos,
- Mario Conde,
- Mariano Rubio,
- Julián Sancristóbal.
Erreferentziak
- .
Kanpo loturak
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |