Albrecht von Hagen

Albrecht von Hagen (Langen, Pomerania (egungo Łęgi) 1904ko martxoaren 11-1944ko abuztuaren 8a) legelari alemaniarra eta erresistentziaren borrokalaria izan zen Hirugarren Reicharen garaian. Von Hagen Hitler hiltzeko atentatu huts egin eta berehala atxilotu eta hilarazi zuten.[1]

Albrecht von Hagen

Bizitza
JaiotzaPołczyn-Zdrój udalerria, 1904ko martxoaren 11
Herrialdea Alemaniar Inperioa
HeriotzaPlötzenseeko espetxea, 1944ko abuztuaren 8a (40 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: urkatzea
Hezkuntza
HeziketaKönigsbergeko Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jardueraklegelaria, politikaria eta Erresistentziaren kidea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Biografia

Von Hagen Langenen jaio zen, Pomeranian, Brandeburgo Oriental-Pomeraniako familia noble baten etxean. Heidelbergen eta Königsbergen zuzenbidea ikasi ondoren, non bere ikastun lanak egin zituen, Osthilferentzat lan egin zuen (Weimarko Errepublikako programa bat Alemania ekialdeko nekazaritza ekonomia garatzeko) eta banku pribatu batean. 1935ean, bere borondatez, Wehrmachteko ofizialentzako ikastaroetan parte hartu zuen, eta, Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, armadan sartu zen erreserbako teniente gisa. Afrikako kanpainan, Claus von Stauffenberg ezagutu zuen, eta haren eraginpean nazien aurkako erresistentziaren mugimenduarekin bat egin zuen. Konspiratzaileek von Hagenentzako postu bat lortu zuten Oberkommando der Wehrmacht-en, non Berlingo postu militarren eta Hitlerren Otsoaren Gordelekua (Wolfsschanze), hau da, kuartel militar nagusiaren arteko posta zerbitzuaren arduraduna zen. 1944ko maiatzean, Hagenek, [[Joachim Kuhnekin batera, Hitlerren aurkako 1944ko uztailaren 20ko atentatuan erabili behar ziren lehergailuak antolatu zituen. Hellmuth Stieffen bidez Claus von Stauffenbergi eman zioten, honek Otsoaren Gordelekuko erasoan erabili zuelarik 1944ko uztailaren 20an.[2]

Atentatuaren ondoren atxilotu zuten Von Hagen. Egun batzuk geroago, bere familia ere atxilotu zuten. 1944ko abuztuaren 8an, Volksgerichtshofek hiltzera kondenatu zuen, eta von Hagen egun berean Berlingo Plötzensee espetxean urkatu zuten.[3]

Bibliografía

  • Dagmar Albrecht, Mit meinem Schicksal kann ich nicht hadern. Sippenhaft in der Familie Albrecht von Hagen; Berlin (Dietz) 2001 (ISBN 3-320-02018-8)

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.