Alboka (musika taldea)
Alboka musika taldea 1994an sortu zen, era instrumental eta akustikoan musika tradizionala biltzeko eta interpretatzeko. Gitarra, mandolina, bouzoukia, ttun-ttuna, akordeoia, gaita, txirula eta euskal kantutegi oparo eta garrantzitsuetatik hartu dituzten dantza eta melodien aukeraketa zainduaren emaitzarik behinena aurkezpeneko lehenbiziko diskoa izan zen, aldi berean euskal folkaren esparruan benetako berrikuntza izan zena, ordura arte ahots-lanetara ohituago baitzegoen.
Alboka | |
---|---|
Joxan Goikoetxea eta Alan Griffin 2004an. | |
Datuak | |
Jatorria | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Musika mota | Folk |
Urteak | 1994 - gaur arte |
Taldekideak | |
Joxan Goikoetxea Alan Griffin Juan Arriola (kide-ohia) Txomin Artola (kide-ohia) Joxean Martin Zarko (kide-ohia) | |
Informazio gehigarria | |
Aztarna | |
Bi aldiz izan da izendatuta Espainiako Academia de las Artes y las Ciencias de la música (SGAE – AIE) sarietan[1] eta beraien diskak Europako onenekin batera aukeratuak izan dira alemaniako FolkWorld aldizkari espezializatuaren arabera. [2] 20 urteko ibilbide luze horretan talde honetako partaideak (bere gaur egungo kide diren Joxan Goikoetxea eta Alan Griffinez gain Txomin Artola, Josean Martín Zarko, Juan Arriola, Juanjo Otxandorena eta Xabi San Sebastián izan ditugularik ere aro eta proiektu desberdinetan) Europa eta Europatik kanpo ospe handiko jaialdi askotan parte hartu dute.[3]
Taldea
Bere gaur egungo kideak hauek dira: Joxan Goikoetxea (akordeoia eta ahotsa) eta Alan Griffin irlandarra (txirula, alboka, gaita irlandarra). Lehendabiziko taldeko kideohiak: Txomin Artola (gitarra eta ahotsa), Josean Martín Zarko (mandolina eta bouzoukia), eta Juan Arriola (biolina).
Alboka taldearekin batera noizbehinkako gonbidatu gisa jo eta abestu duten musikari eta kantariak hauek izan dira: Marta Sebestyen, Eliseo Parra, Benito Lertxundi, Olatz Zugasti, Tino di Geraldo, Fiachra Mac Gabhann, Alasdair Fraser, Mossie Martin, Peter Maund, Zohar Fresco, Julio Andrade, Garbiñe Sagastibeltza, Juan Mari Beltran, David Escudero, Luis Camino, Andoni Zugasti, Mikel Artieda, Urbil Artola, Arantxa Irazusta, Iker Telleria, Ixiar Oreja, Christophe Juste, Iñigo Monreal, Niko Etxart, etab...
1997an taldeak itxura tradizionaleko gai berriak konposatzeari ekin zion, bigarrean lana, Bi beso lur osatuz. Lan honetan lankidetza aipagarriak ez ezik, estiloa eta musika-tresnen tratamendu sendoa da nagusi.
2001. urtean Albokak sendotu egiten zuen taldea Lorius bere hirugarrengo lan diskografikoa aurkezteko. Abesti tradizionalak eta itxura berriko gaiak era txukun eta harrigarrian uztartzen asmatu zuen taldeak, gogoz indarberritutako lana lortuz. Lan horretarako, Albokak Martá Sebestyén hungariar kantariaren lankidetza izan zuen: hemeretzitik bost kanta euskaraz kantatu zituen Marták. Mundu osoan folk-musikan ospetsua den kantari nabarmen horrek Oscar-a irabazi zuen El Paciente Inglés filmaren soinu-bandan parte hartzeagatik. Albokarekin diskoa grabatzeaz gainera, taldearekin zuzeneko emanaldiak ere egin zituen.
Albokak nazioarteko folk-jaialdirik garrantzitsuenetan jo du: Celtic Connections - Glasgow (2002), Womad Festival - Atenas (Grezia) (2002), Modern Folk Music Festival - Kairo ( Egipto) (2002), Musica delle radici - Nogara (Italia) (2000), Strictly Mundial - Zaragoza (2000), Euromusica 96 - Hungaria (1996), Festival de Mùsicas Vivas - Vic (1998) (2000), Folk Festival Dranouter - Belgica (1995), Folk Segovia (1995), Folk Getxo (1998), Festivales de Navarra (1996), Euskalherria al C.A.T. - Barcelona (1997), Círculo Bellas Artes - Madrid (1997), Folkest - Spilimbergo - Italia ( 1997)(2006), Festival Música Interceltica - Italia (1997), Festival música Førde - Norvegia (1998), Festival Ottocento - Saludecio, Italia (1998), Manifesta 98 - Amarante, Portugal (1998), Conciertos de Radio 3 - TVE 2 - (1998), Transhumances Musicales - La As (Frantzia) (1999), Pir 99 - Huesca (1999), Musiche Presenti - Reggio Emilia (Italia)(1999), Concerti Scaligeri - Verona (Italia) (1999), Festival de la Luna Celta - Toledo (1999), International World Music - Getafe (1999), Musicas del mon - Catalunya (1999), Folk y raices - Tenerife (2000). Musica delle radici - Nogara (Italia) (2000), Udazkenean Folk - Donostia -Sn.Sn. (2001), Folklorum - Görlitz (Alemania) (2007), etab.[4]
2017an diska berria plazaratu du, Lurra, ur, haize izenekoa.
Diskografia
- Alboka (1994, Aztarna)
- Bi beso lur (1998, Aztarna)
- Lorius (2001, Resistencia)
- Lau anaiak (2004, Elkar)
- Lurra, ur, haize (2017, Aztarna)
Bideoak ikusgai
- Ipar Haizea. Alboka taldea. Concerti Scaligeri. Italia
- Alboka taldearen bideoklipa. Hungaria 1996ko Bira
- Mazurka & Errege jan. Alboka musika taldea
- Moldavian Tryptich. Alboka & Martá Sebestyén
- Da je Vîjsna. Alboka & Martá Sebestyén
- Niko Etxart & Alboka. Agur Kantuz 2000. ETB
- Alan Griffith. Albokari Eguna 2007. Delika, Euskal Herria
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.