Albia dorrea
Albia dorrea edota Albia eraikina Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen bulego eraikin multzo bat da.
Albia dorrea | |
---|---|
Albia eraikinaren ikuspegia eraberritua izan ondoren Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′53″N 2°55′39″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1970 |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 70 () m |
Kokalekua
Uribitarte auzoko izen berdineko kalean, eta Husa Jardines Albia hotelaren alboan.
- Albia dorrea (ezkerrean), Isozaki Atea eraikuntza multzoaren ondoan.
- Eraikina.
Historia
1970ean eraiki zuten. Berez bi eraikinek osatzen dute, garaienak 70 metro eta 19 solairu dauzka, eta txikiagoa denak 13 solairu. Historikoki Uribitarteko portutik gertu egoteagatik, itsas nabigazioarekin zerikusia zuten enpresen hainbat egoitza egon dira eraikinean. Gaur egun Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoaren eta Euskal Trenbide Sarearen bulegoak ere biltzen ditu.
José Sans Gironella eta Juan Carlos Smith arkitektoek diseinatu zuten.
Eraikinak bi sarrera dauzka, bata Uribitartetik eta bestea San Bizente kaletik.
Eraikuntza
Proiektua 1964an aurkeztu zuten arkitektoek eta eraikuntza bi urte beranduago hasi zen, baina zimendatze lanak burutu eta gutxira eraikuntza bertan behera geratu zen eta egitasmoaren sustatzaileek egiturak amaitzeko enpresa berria bilatu behar izan zuten.
2012an dorre garaienaren azken bi solairuetan Euskal Trenbide Sarearen bulegoak egokitzeko hasitako lanek, fatxada zatien erorketa eragin zuen eta ordutik eraikinak berrizteko egitasmoa prestatzen ari dira[1].
Ikus, gainera
- Euskal Herriko eraikinik garaienen zerrenda
Erreferentziak
- http://www.deia.com/2012/12/15/bizkaia/bilbao/la-edad-pasa-factura-al-coloso-de-los-negocios%5B%5D La edad pasa factura al coloso de los negocios Deia egunkariko albistea.